Skip to main content

MusikaZuzenean TB #40: Olatz Salvador eta 3 Kortxea irratsaioa


Olatz Salvador musikaria izango da MusikaZuzenean telebistako lehen erreportajeko protagonista. musikari donostiarrak bakarkako bideko lehen diskoa kaleratu berri du "Zintzilik" (Airaka diskoetxea) izenpean, eta musikalki, indie pop giroetan dator, kantu goxo eta ederrekin.

Bigarren erreportajean irratiaren FM uhinetan barna murgilduko gara. Gasteizko Hala bedi irratiko 3 Kortxea saioa nola egiten duten ezagutuko dugu, eta horretarako Jon, Andrea eta Aitorrekin bildu gara estudioan. Duela 20 urtetik hona martxan da 3 kortxea irratsaioa, eta bertan, astero Euskal Herriko musika eszena errepasatzen dute bi orduko saioan.


Musika Zuzenean

Berri Txarrak taldearen inguruko ordu erdiko saio monografikoa prestatu dugu gaurko saioan, taldearen azken diskoa eta azken urteak oinarri.
Atzera begira egon gabe, "Infrasoinuak" aroa hartu dugu hizpide Pasai San Pedroko kalean Gorka, David eta Galderrekin egindako elkarrizketa mamitsuan. Ikus eta goza! Ez dadila haruia eten!


Musika Zuzenean

Asteburu honetan burutuko da USO POP jaialdia lapurdiko Sara herrian,
eta festibalaren nondik norakoak jakiteko Patxi eta Joanes lagunekin bildu gara.  Gurean ospatzen den musika festibal ederrenetakoa da honakoa, bere txikian, handia.

saio honetako bigarren erreportajean "Gorriak eta bi" ikusiko ditugu!
Bergarako gaztetxean egin dugu hitzordua Bidelapurrak taldea osatzen duten Ander eta ekaitzekin. Gasteiz eta Bergara arteko bikoa Folk eta amerikana doinuetan dator talde formatuan grabatu duten iraupen luzeko bigarren diskoan.

Musika Zuzenean

Lapurditik abiatuko dugu gaurko saioa 2Zio rap taldearekin Baiona Ttipiko harresietan egin baitgu hitzordua. Orain eta Hemen diskoa kaleratu berri dute, hirukoaren musika bidean errima eta erritmoz blai datorren hirugarren emaitza dotorea.
 
Efemerideak sailean, berriz The Clash talde mitikoa Euskal Herrian izan zeneko kontzertua ekarri dugu gogora, 1981 urteko maiatzean ospatu zen emanaldi historikoa
 
Bigarren erreportajean The Nortagirres taldea ezagutuko dugu Iparragirre olerkari, abeslari eta musikagilea jaio zen herri berean sortu zen 2012 urtean The Nortagirres taldea, Urretxun. Berari zor diote izena baina ez izana. Musikalki erabat aldentzen dira Iparragirrek jotzen zuen gitarra akustikotik, gitarra zorrotzeko Rock&Roll giroak
 


Musika Zuzenean

Revolta Permanent taldea izango da gure saioko lehen protagonista. Mungiako Gaua estudioetan bildu gara taldeako lau kideekin, eta beraiekin batera eta Ultravioleta diskoaren inguruak ezagutu ditugu.

Erritmoz erabat aldatu eta Mikel uraken musikariarekin egin dugu zita Bilboko Kafe Antzokian. Bertan Aurkeztu zuen zuzenean "izaki bizidun berriak" diskoa, talde formatuan osaturiko bere lehen lana

 
    Musika Zuzenean
    Ostegunetan 21:30ean
    Hamaika Telebista
bannerra

bannerra