Skip to main content
bannerra

Bat-Batean | Amets Arzallusekin izan gara


Amets Arzallus txapeldunarekin izan gara. Euskarak eta bertsolaritzak iparraldean bizi duten egoeraz aritu gara solasean, eta azken txapeldunak aurtengo txapelketa urteari nola aurre egiten dion jakin dugu. Bestalde, larunbatean Baionan Seaskaren alde egindako bertso saioaren momentu onenak jaso ditugu.


Bat-Batean

Aste batzuk igaro dira Mundu bat ahoz aho kantu inprobisatuari buruzko dokumentala estreinatu zutenetik. Beñat Gaztelumendi zuzendariarekin izan gara, eta gaiaren inguruko solasaldi interesgaarria izan dugu. Gainera, azaroan Ermuan egindako bertso saioaren onena jaso dugu.


Bat-Batean

Arkaitz Oiartzabal “Xamoa” bertsolari oiartzuarrarekin izan gara. Bertso eskolako irakaslea ere bada "Xamoa", eta berarekin aritu gara solasean. Horrez gain, urtarrilaren 8an Oiartzunen egindako euskal presoen aldeko bertso saioaren onena jaso dugu.

Bat-Batean

Bertsolaritzak Nafarroan duen egoera ezagutzeko, Iruñeara joan gara. Alde Zaharreko Zaldiko-Maldiko elkartean ematen du bertso eskola Iker Gorosterrazu bertsolariak. Bertan izan gara, eta urrian Iruñean egindako bertso saioaren onena jaso dugu.


Bat-Batean

Bizkaiko txapela jantzi berritan, pozik aurkitu dugu Etxahun Lekue. Larrabetzuko txapeldunarekin solasean aritu gara, bere bizipenak ezagutu ditugu, eta gogora ekarri ditugu finaleko momenturik onenak.

 
    Bat-Batean
    Plazaz plazako bertsolaritza programa.
    Bertsolaritza
bannerra

bannerra