Skip to main content
bannerra

"Koldar hutsa zara" eleberrian barrena


Donostiako San Telmo museoan egin dugu hitzordua Aritz Gorrotxategi idazlearekin. "Koldar hutsa zara" eleberria kaleratu du. Istorio indibidual eta kolektibo baten fikziozko kronika da. Belaunaldi batena, diktaduraren eta trantsizioaren artean jaiotako belaunaldiarena.


Artekale

Ramon Agirre aktorea eta Inazio Tolosa musikaria bueltan dira "Putinen guardasola" obra berriarekin. Ray eta Nik bikoteak, Euskal Ereserkia egiteko eskaera jasoko dute lehendakariaren partetik. Asmatuko dute sortzen?


Artekale

Zuhaitz Gurrutxaga eta Joseba Apaolaza dira "Kreditua" obran elkarrekin ikusiko ditugu. Sukurtsal bateko zuzendariari gertatzen zaizkion abenturak kontatuko dizkigute. Gauza nola nahasten diren ikusiko dugu, nola aldatu den bankuek maileguak emateko era. Ttanttaka taldeak ekoiztu du antzezlana.

Musika

Musikagintza izan dugu ardatz. Bixente Martinez eta Amaiur Cajaraville aurrez aurre. Biak Igelaren Banda taldeko kideak dira, baina urteak daramatzate musika munduan. Martinez Oskorrin dabil hasieratik, gero Hiru Truku sortu zuen Ruper Ordorika eta Joseba Tapiarekin batera. Amaiur Cajaraville, berriz, Eraso! taldean ibili zen, eta gero, musika klasikoko ikasketak egin eta jazzean eman ditu azken urteak. Musikagintzaz aritu gara biekin, eta baita "Debalde da festa" disko berriaz ere.


Kultura

"Musika Bizia" jaialdia izango dugu Galdakaon, asteburu honetan. Bertan arituko dira Riabó, Kepa Junkera eta Zazpi Sorgiñak, Stetrice, Brian Finnegan eta Gozategi musika taldeak. Asteburuko hitzordu interesgarrienetakoa izango da.

 
    ArteKale
    Ostegunetan, 21:30
    Kultura oinarri.
    Jonebati Zabala eta Pello Artabe
bannerra

bannerra