Skip to main content
bannerra

Artekale | Gutun zuria eta beste


Bilboko letren jaialdiak eta beste hainbat kultur kontuk gurutzatu dute Artekale.


Artekale

2040 urtea mugarritzat hartuta, Donostiako Koldo Mitxelena Kultur Gunea berrituko dute. Horrekin batera, Artekale saioan, Azkue Sarien banaketa, Jokoteknia, Maria Carro-ren artelanak, "Iruña molde femeninoan" argazki lehiaketa, "XIX. mendeko Euskal Herrira bidaia" erakusketa eta Negu Gorriak taldearen "Borreoak baditu milaka aurpegi" diskoaren 25. urteurrena hizpide izango ditugu.


Artekale

Maiatzaren 12an, euskarazko bideojokoen lehen jardunaldia egingo dute, Bilbon, Jokoteknia izenburupean. Game Erauntsiak eta Azkue Fundazioak elkarlanean antolatu dute eta euskarari bultzada eman nahi liokete. Horren berri jaso dugu aste honetako Artekalen, baina beste zenbait gai ere bildu ditugu: Olatz Salvadorren eta Thierry Biscaryren bakarkako diskoak, besteak beste.

Artekale

10300 lagun bildu zituzten Gorka Urbizuk, Galder Izagirrek eta David Gonzalezek Bizkaia Arenan. Bertan bizitakoak gogoraraziko ditugu Artekale saioan. Horrekin batera, Imanol Ubedaren Don Inorrez proiektu berria, Zumaian "Euskararen enigma" edo Boga garagardoaren erronkak ezagutuko ditugu.


Artekale

Maiatzaren 28an, Santurtziko Bihotz Gaztea Ikastolak antolatuta, ospatuko dute aurtengo Ibilaldia. Ekimenak dagoeneko badu bere kanta, "Taup" leloarekin, Sustrai Colinak egin du letra eta Ze Esatek! taldeak jarri du musika La Basu kantariaren kolaborazioarekin.

 
    ArteKale
    Ostegunetan, 21:30
    Kultura oinarri.
    Jonebati Zabala eta Pello Artabe
bannerra

bannerra