Skip to main content

Zurriolako Butaka | "Pikadero" filma protagonista


Donostiako Zinemaldiaren bigarren saioan, "Pikadero" euskarazko pelikula izan dugu protagonista. Joseba Usabiaga eta Barbara Goenaga aktoreak gonbidatu ditugu filmaz hitz egiteko. Bestalde, "Regresion" pelikularen eta "Brasa" film laburraren inguruan gehiago jakin dugu. Adituen tartean, berriz, Iratxe Fresneda (Gara) eta Mikel Kintana (Antxeta irratia) eseri dira gurekin.

Zurriolako Butaka saioa, Hamaika, Berria, Irutxuloko Hitza eta Gaztezulo-ren arteko elkarlana da.

 


Zurriolako Butaka

Donostiako Zinemaldiaren lehen saioan, "Sagardoa Bidegile" dokumentala eta "Vinyland" filma izan ditugu protagonista. Aurrenekoari buruz Bego Zubia zuzendariarekin hitz egin dugu. Bigarrenaz, Irutxuloko Hitzako Nerea Lizarralderekin aritu gara. Horrez gain, Atzera Begirako zinema zikloak, Japoniako zinema eta beste errepasatu ditugu. Aitor Abaroa (Gaztezulo) eta Urtzi Urkizu (Berria) izan dira gure lehen bi adituak.

Zurriolako Butaka saioa, Hamaika, Berria, Irutxuloko Hitza eta Gaztezulo-ren arteko elkarlana da.


Zurriolako Butaka

Donostiako Zinemaldiak bederatzi egun izan ditu. Zurriolako Butaka saioak, berriz, bederatzi atal. Lehen igandean atseden hartu bagenuen ere, bigarrenean, Zinemalditik kanpo, saio berezia osatu dugu. Irailaren 19tik aurrera gurean izan diren protagonisten hitzak berreskuratu ditugu, une interesgarrienak, behintzat. Gustura gaude egindako lanarekin, eta datorren urtean laugarrenez Zinemalditik programa berezia egitea da gure asmoa. Hamaika, Berria eta Irutxuloko Hitzaren arteko elkarlanak bere fruitua eman du.

Zurriolako Butaka

Donostiako Zinemaldiaren 62. ekitaldiaren palmaresa ezagutu eta biharamunean, sarien analisia egin dugu Zurriolako Butaka saioaren azken atalean. Urtzi Urkizu eta Inaxio Esnaola arduratu dira epaimahaiaren erabakiak aztertzeaz. Bat egin dute hainbat sarirekin, beste batzuekin ez.


Zurriolako Butaka

Bukatu da Donostiako Zinemaldiaren 62. ekitaldia. Etorri bezala joan da, eta Zurriolako Butaka saioarekin gauza bera gertatuko da. Sari banaketari begira jarri gara azken programa berezian. Urtzi Urkizu Berriako lankide eta saioko zuzendaria eta Inaxio Esnaola aurkezleak ausartu dira sarien inguruko hausnarketa egiten. Epaimahaiaren hitza onartuta ere, "Loreak" filma nabarmendu dute. Saioaren saria berarentzat. Filme sarituen irudiak, saioaren une interesgarrienak eta ezusteko bat topatuko dituzue azken programan.

 
    Zurriolako Butaka
    Donostiako Zinemaldiari buruzko saioa.
    Inaxio Esnaola
bannerra

bannerra