Skip to main content

Zurriolako Butaka | Sorlekuaren bilaketa


Donostiako Zinemaldiaren zazpigarren saioan, “Gure Sor Lekuaren Bila” dokumentala izan dugu protagonista. Josu Martinez zuzendariarekin hitz egin dugu. Bestalde, Hazparneko Zinegin festibalaren inguruan xehetasunak eskaini dizkigu Katti Pocheluk. Kritikarien solasaldian, berriz, Urrezko Maskorraren kiniela osatuko dugu Gorka Bereziartua (Argia) eta Angel Aldarondorekin (Berria). Gaztezulok “Gure Sor Lekuaren Bila” dokumentalaren inguruan egindako bideo-kritikak eta Emily Watson Donostia Sariaren soslaiak osatu dute programan.

Zurriolako Butaka saioa, Hamaika, Berria, Irutxuloko Hitza eta Gaztezulo-ren arteko elkarlana da.


Zurriolako Butaka

Donostiako Zinemaldiaren seigarren saioan, “Jai Alai Blues” dokumentalari buruz hitz egin dugu Jose Luis Barredo ekoizlearekin eta Hannot Mintegia zuzendariordearekin. Bestalde, Izaskun Arandia gidoilari eta ekoizlearekin askotariko gaiez aritu gara, Sebastiane sarien berri izan dugu eta “Psiconautas” animaziozko filmaren aurrerapena jaso dugu. Azkenik, kritikarien solasaldian, Berriako Gorka Erostarbe eta Igor Susaeta kazetariak eseri dira gurean.

Zurriolako Butaka saioa, Hamaika, Berria, Irutxuloko Hitza eta Gaztezulo-ren arteko elkarlana da.


Zurriolako Butaka

Donostiako Zinemaldiaren bosgarren saioan, Kieslowski zinemagile poloniarrari buruz aritu gara Iñaki Lazkano adituarekin. Bestalde, Kalebegiak proiektua ezagutu dugu Jorge Gil koordinatzailearen eta Maider Fernandez zinemagilearen eskutik. Eta kritikarien solasaldian, Gaizka Izagirre (Info7) eta Beñat Eizagirre (Berria) eseri dira gurean.

Zurriolako Butaka saioa, Hamaika, Berria, Irutxuloko Hitza eta Gaztezulo-ren arteko elkarlana da.

Zurriolako Butaka

Donostiako Zinemaldiaren laugarren saioan, "Amama" filma izan dugu hizpide. Asier Altuna zuzendaria eta Iraia Elias aktorea eseri dira gurean. Kritikarien solasaldian, berriz, Goienako Imanol Gallego eta Sustatuko Xabier Mendiguren Elizegi izan ditugu. Horrez gain, azken txanpan saioaren lan taldeko Leire Palacios (Gaztezulo) eta Urtzi Urkizu (Berria) gurekin izan dira Zinemaldiaren martxaz hitz egiteko.

Zurriolako Butaka saioa, Hamaika, Berria, Irutxuloko Hitza eta Gaztezulo-ren arteko elkarlana da.


Zurriolako Butaka

Donostiako Zinemaldiaren hirugarren saioan, "Un Otoño Sin Berlin" pelikulari tarte berezia eskaini diogu. Lara Izagirre zuzendariarekin hitz egiteko aukera izan dugu. Kritikarien solasaldian, "Amama" izan dugu hizpide, besteak beste, Uxue Arzelus (Zinea.eus) eta Mikel Garciarekin (Argia). Azkenik, "Euskaraz Bizi Nahi Dut" film laburren lehiaketaren sari banaketa gogora ekarri dugu.

Zurriolako Butaka saioa, Hamaika, Berria, Irutxuloko Hitza eta Gaztezulo-ren arteko elkarlana da.

 
    Zurriolako Butaka
    Donostiako Zinemaldiari buruzko saioa.
    Inaxio Esnaola
bannerra

bannerra