Skip to main content
bannerra

Zumarragako herriaren altxorrak


Gipuzkoako Urola Garaia eskualdean topatuko dugu Zumarragako herria. Mugakide eta ardatz da gainontzeko bailarekin, eta gordetzen duen aberastasuna hurbiletik ezagutu dugu. Bidelagun berezi bat izan dugu horretarako, Mikel Serrano alkatea. Bere konpainian Zumarragako larunbatetako merkatua, Zelai Arizti kultur etxea, Antioko eliza historikoa eta bere alboan ireki berri duten interpretazio zentroa bisitatu ditugu.


Ibilean

Diferentea da eskaintza. Ezberdina bidaiatzeko era. Berezi eta bereizgarria. Partizan Bidaiak agentziak herrien bijotzera iristeko aukera eskaintzen du. Bretainia, Eskozia,  Herrialde Katalanak, Irlanda eta Korsika bisitatzeko aukera paregabea da. Lurraldea ez ezik, bere historia ezagunatzeko modu aberatsena. Kanpotik datozenei ere Euskal Herria zer den erakusketako aukera ematen diete. Partizan Bidaiak agentzian sakondu nahi izan dugu.


Lekuak

Euskal Herriko txokoen aberastasuna islatzeko asmoa duen Ibilean turismo saioaren bigarren atala osatu dugu. Oraingoan, lau proposamen diferente aurkeztu nahi dizkizuegu. Arrieta, Idiazabal, Busturia eta Debabarrenara hurbildu gara bakoitzaren ezaugarri esanguratsu batzuk ezagutzera. Etorri gurekin!

Ibilean

Bilbok duen aberastasuna bertatik bertara ezagutzeko bidaia egin dugu, lehen saioan. Abentura berezi honetan, 1915ean lehen bidaia egin zuen Artxandako Funikularra, hainbat kanturen inspirazio iturri izan dan Nerbio itsasadarra, Bilbo modernoaren ikurra den Guggenheim museoa eta beste hainbat harri bitxi eta sorpresa ezagutuko ditugu. Bi bidelagun izango ditugu horretarako. Batetik, Arkaitz Estiballes Galdakaoko bertsolaria eta bestetik Bilboko Udalak hiria bisitatzeko garatu berri duen web gunea. Bazatoz?


 
    Ibilean
    Gure txokoak ezagutzeko programa.
    Hamaika Telebista
bannerra

bannerra