Skip to main content

GUREAN GAUR: Bilbon ere, gehiengo sindikalak bat egin du martxoak 8ko greba feministarekin


Euskal Herriko gehiengo sindikaleko ordezkariek, mugimendu feministako ordezkariekin batera, Bilboko lan delegaritzaren aurrean elkarretaratzea egin zuten martxoaren 8an deituta dagoen grebari babesa eskaintzeko. Bertan, LAB-eko idazkari nagusi den Garbiñe Aranburu eta ELAko berdintasun saileko arduradun den Leire Txakartegiren adierazpenak bildu genituen.


Gurean Gaur

Martxoaren 20an greba egitera deitu dituzte ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek, hitzarmen kolektiboa aldarrikatzeko. Negoziatzeko “batere borondaterik” ez izatea leporatu diete sindikatuek Kristau Eskola eta AICE patronalei, eta iragan azaroan negoziazio mahai hautsi ondoren, mobilizazioak areagotuko dituztela iragarri dute.


Gurean Gaur

Pedagogia aldatu nahi badugu, espazioak ere aldatu beharko ditugu. Horixe uste du Aitor Axpe arkitekto eta irakasleak, eta horixe azaldu du Oreretako Ikastolan emandako hitzaldian. “Arkitektura hezkuntzan, konfidantzaren pedagogia” izenpetutako liburuaren egile da, Rafael Cristobalekin batera, eta konbentzituta dago iraultza industrialean sortutako eredua iraungita dagoela.

Gurean Gaur

Bi astez Bilboko aretoak berdintasunaren eta errealitate ezberdinak arakustn dituzte pelikulez beteko dira. 135 proiekzio, estreinaldi mundialak,  3,2,1 Zinegoak aurrejaialdia… egitarau zabala, inposatutako arauetatik kanpo bizi diren prestonen zinemari, 15. urtez, ongi etorria emateko.


Gurean Gaur

Genital femeninoen mutilazioari, ez!. Mezu hori igorri du Munduko Medikuak elkarteak Nafarroatik gaurkoan, genital femeninoen mutilazioaren aurkako egunean. Nafarroan, 14 urtetik beherako 200 neska gazte daude ablazioa sufritzeko arriskuan, Munduko Medikuak elkarteak jakinarazi duenez, Wassu Fundazioaren txostenean oinarrituta. Horregatik, praktika hori desagertzeko lanean ari dira. Mutilazio hori Europan eta AEBetan gertatzen bada ere, bereziki, Afrikako eta Ekialde Hurbileko 29 jatorrizko herritan egiten dute, eta hemengo borrokak han eragitea nahi dute Munduko Medikuak elkartekoek.

 
    Gurean Gaur
    Astelehenetik Ostegunera, 21:00
    Gaurkotasun elkarrizketa.
    Ekhiñe Atorrasagasti
bannerra

bannerra