Skip to main content

Goi mailako futbola Gipuzkoa Elite Women Cupean


Gipuzkoa Elite Women Football Cup txapelketa jokatuko da abuztuaren 17tik 19ra. Aurre-denboraldian zehar taldeen konpetizio tentsioa mantentzea eta emakumezkoen futbolaren protagonismoa aldarrikatzea da lehiaketaren helburua. Reala Europako talde indartsuenekin lehiatuko da Zubietan jokatuko den txapelketaren lehen edizioan.

 


Gurean Gaur

"Ziren" bere lehenengo lanarekin Bilboko Fant! jaialdiko euskal laburmetraiarik onenaren saria eskuratu ostean, apirilean "Basoan" izeneko bigarren proiektua grabatu zuen Aitzol Saratxaga zine zuzendari gazteak. Hamaika Telebistak berarekin hitz egiteko aukera izan du.


Gurean Gaur

ELA Sindikatuak oso positibotzat jo ditu 2018ko lehen seihilabeteko negoziazio kolektiboetan lortutako emaitzak. Ehundik gora hitzarmen sinatu dituzte, horietatik 8 sektorekoak eta, adierazi dutenez, euren hitzarmenetan besteek sinatu dituztenetan ez dauden neurriak lortu dituzte. Antolatutako grebek %81 egin dute gora eta udazkenerako ere kopurua handituko dela uste du sindikatuak.

Gurean Gaur

Osakidetzako zuzendari Maria Jesus Mujikak jakinarazi duenez, salaketa egin zuten hiru hautagaiek "iruzur saiakera" egin izana egotzi die Anestesiologia espezialitateko Lan Eskaintza Publikoaren azterketari buruzko barne ikerketaren txostenean. Horrez gain, beste lau espezialitateko azterketak ikertuko dituzte, Jon Darpon Osasun sailburuak iragarri duenez: Digestio Aparatua, Medikuntza Intentsiboa, Traumatologia eta Urologia. 


Gurean Gaur

MIkel Nieve leitzarrak esku-eskura izan zuen etapa garaipena, baina Geraint Thomas-ek helmuga harrapatzeko 300 metro falta zirela gainditu zuen. Galestarrak maillot horia jantzi zuen, Sky taldearen erakustaldi berri batean. Dumoulin eta Froome oso indartsu azaldu ziren, Quintana, Bardet eta Daniel Martin atzean geratu ziren eta Mikel Landak are denbora gehiago galdu zuen baina arabarra sailkapen nagusiko zazpigarren postuan azaltzen da. Analisia, Tropela Elkarteko Egoitz Lizasoren bidez.

 
    Gurean Gaur
    Astelehenetik Ostegunera, 21:00
    Gaurkotasun elkarrizketa.
    Ekhiñe Atorrasagasti
bannerra

bannerra