Skip to main content

Uxue Barkos: "Altsasukoa ez da terrorismoa"


Uxue Barkos Nafarroako lehendakariak salatu du kode penala kode postalaren arabera ezarri dela Altsasuko auzian. Izan ere, Barkosek argudiatu duen bezala, espainiar legediak lurraldearekin lotuta definitzen du terrorismo delitua. Hortaz, Foru Gobernuak larunbateko manifestazioan izandako parte hartzearekin ez da alor judiziala presionatzen ari, justizia eta proportzionaltasuna eskatzen baino. 


Gurean Gaur

Maialen Leiza, Lur Lopez, Anne Arrizabalaga eta Peru Amorrortu idazle gazteentzat izan dira Azkue sariak. 151 lan aurkeztu dituzte aurtengo lehiaketara, eta «lan sakonak» egon direla nabarmendu dute epaimahaikideek, idazle gazteek «bihotzetik sortutako ideiak» maneiatzen dituztela azpimarratuz. Horrez gain, gizarte osoak dituen arazoak, kezkak eta pozak gazteek ere bete-betean bizi dituztela nabaritu izan dute, baina era berean, “munduari begiratzeko modu bizia” dutela, “ohiko egoerei beste modu batera begiratzeko gaitasuna”: hori ere esan dute epaileek. 10 eta 7urte arteko parte hartzaileen artean etorkizuneko idazleak egon litekeela antzeman dute.


Gurean Gaur

Altsasuko Koxka tabernako zerbitzariak esan du ez zuela eraso zalapartatsurik ikusi urriaren 15eko goizaldean. Bi guardia zibili eta haien bikotekideei eraso egiteagatik terrorismoa egotzita zortzi gazte epaitzen ari dira Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta zerbitzariaren bertsioak ez du zerikusirik asteartean guardia zibil horiek eta haien bikotekideek deklaratu zutenarekin. Koxka tabernako jabeak ere zerbitzariaren bertsioa berretsi du.

 

Gurean Gaur

Euskal preso politikoei ezartzen zaien urrunketa amai dadila eskatzeko bat egin dute PPz gaindiko alderdi guztiek Arabako Batzar Nagusietan. Donostia, berriz, estatus politikoaz galdeketa egingo duen lehen hiriburua izango da; azaroaren 18rako antolatu dute kontsulta. Erraustegiaren aurka Gipuzkoako osasun etxeen atarian egindako elkarretaratzeei zein kultura gaiei ere erreparatu diegu.


Gurean Gaur

AFFNA36 taldea memoria historikoa berreskuratzeko helburuarekin oroimen plaka gehiago kokatu ditu Iruñeko Alde Zaharrak, tropezoiak. Gerra zibilean erail zituztenen izenak ez ahazteko eta omentzeko ekimen garrantzitsua dela adierazi du memoria elkarteak. Dagoeneko 140 tropezoi jarri dituzte eta Nafarroa osoan 3.000 jartzea da euren asmoa.

 

 
    Gurean Gaur
    Astelehenetik Ostegunera, 21:00
    Gaurkotasun elkarrizketa.
    Ekhiñe Atorrasagasti
bannerra

bannerra