Skip to main content

'Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua' erakusketa, Guggenheim museoan


Estreinakoz mugituko da New York-etik abangoardiako hainbat artisten obrak biltzen dituen bilduma hau. Irailaren 20tik martxoaren 24ra arte egongo da ikusgai Bilboko Guggenheim museoan.

Zinema

‘El amor menos pensado’ filmak zabaldu du Donostiako Zinemaldiko sail ofiziala, beraz, abian da Urrezko Maskorra lortzeko lehia. Film hori izango da ostiral gaueko inaugurazio galan proiektatuko dutena.

Marcos eta Ana ditu protagonista Juan Vera zuzendari argentinarraren lanak. ‘El amor menos pensado’ filmak. Hogeita bost urteko bikote harremana irudikatzen dute haien azalean sartzen diren Ricardo Darin eta Mercedes Moran aktoreek. Haien seme Luciano Espainiara joango da ikastera eta semearen hutsuneak kolokan jarriko du bikote harremana. Ondorioz, nork bere bizitza egitea erabakiko dute.

Zinemaldiko lehen egunak eragindako ikusmina medio, jendetza batu da lehenengo emanaldira eta Kursaaleko auditoriuma erabat bete da. Veraren filmaz egin den Sail Ofizialeko lehenengo prentsaurrekoan, Darinek goraipatu egin du ‘El amor menos pensado’ filmeko gidoia. Esan du bihotzetik idatzia dela nabari zaiola eta filmean normalean lantzen ez diren gaiei tartea eskaini zaiela.

Moranen arabera, berriz, filma komedia erromantikoa izan arren, «generotik oso gutxi du. Txisteak, umorea edota emozioak ez daudelako bereziki nabarmenduta. Berezia iruditzen zaio pertsonaiak parekatuta agertzea ere, haren ustez, gaur egungo maitasunaz hitz egiten duen filma da.

Verak zuzendu duen lehen filma da ‘El amor menos pensado’, baina aurretik ibilbide luzea du ekoizle gisa. Besteak beste, ‘El hijo de la novia’ eta ‘Carancho’-ren ekoizlea da. Esan bezala, ostiral gau honetan, Kursaalean egingo duten inaugurazio galan berriro eskainiko dute filma.


Udala

Euskal politikagintzako figurarik ezagunetariko bat da Miren Larrion, oposizioko buru Gasteizko udaletxean eta EH Bilduko legebiltzarkidea. Berarekin batera, hainbat gai jorratu ditugu: Gorka Urtaranen agintaldiko balorazioa, aldaketa politikorako aukerak, ezkerrak Europan dituen zailtasunak, oroimen historikoa, elkarbizitza zein independentismoak Gasteizen dituen ezaugarriak.

Herri mugimendua

Itunpeko Hezkuntzak ekainean deitutako grebei eutsiko dietela iragarri dute. Kritsau Eskola eta IZEA-ren immobilismoa salatu dute ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuek eta, beraz, mobilizazio eta grebekin aurrera jarraitzeko beharrean daudela adierazi dute. Urriaren 9 eta 10an eta azaroaren 27, 28, 29 eta 30an greba egiteko deia luzatu dute sindikatuek emandako agerraldi bateratuan. 10.000 langile eta 100.000 ikasle baino gehiagori eragingo diete greba egunek.


Gurean Gaur

Jon Zarate errektore ordeak aurkeztutako ekitaldian, Nekane Balluerka errektoreak EHUk euskararekiko duen konpromisoa nabarmendu du, esanez graduen ia %100 euskaraz ikasteko aukera dagoela. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Sailburuak Unibertsitatearen papera nabarmendu du eta euskalduntze prozesuan giltzarritzat jo du entitate hori.

 
    Gurean Gaur
    Astelehenetik Ostegunera, 21:00
    Gaurkotasun elkarrizketa.
    Ekhiñe Atorrasagasti
bannerra

bannerra