Skip to main content

Eragindako minaz ETAk egindako aitorpenean, biktimen arteko ñabarduran tematu da zenbait


ETA erakundeak haren «ibilbide armatuan eragindako kalteari» buruzko adierazpena eta argibide oharra plazaratu ditu Gara eta Berria egunkarietan. Horietan, lehen aldiz, «onartu» egin du sortu duen «samin handia»; esan du «zinez sentitzen» duela, eta, zehazki, «barkamena» eskatu die «gatazkan parte hartze zuzenik ez zuten» biktimei eta haien senideei.


Gurean Gaur

Adierazpen askatasunaren aurkako erasoak ugaritu egin dira azken aldian. Azken astean, La Insurgencia, Pablo Hasél eta Valtonyc rap abeslarien aurkako errepresioa nabarmendu du. Testuinguru horretan, errepresioaren zauriak itxi eta adierazpen askatasunaren alde lanean ari den No Callarem plataformako Bruno Sokolowiczekin du Saioa Baleztenak. 


Gurean Gaur

Koalizo soberanistaren mahai politikoak Arnaldo Otegik irakurritako adierazpena ebatzi du. Bertan, ETAk "eragindako kaltea eta sufrimendua" aitortu izana berri "on" eta gertakari "historikotzat" jo dute. Horrekin batera, bakea lortzeko "ekarpentzat" baloratu du EH Bilduk eta aurrerantzean ere koalizioak helburu hori lortzeko bidean "bere onena" emango duela azpimarratu du Otegik.

Gurean Gaur

Euskal Memoria fundazioak jaso du ibilbidearen Elkar saria eta fundazioak egiten duen transmisio lana nabarmendu du Elkarrek aitortza horrekin. Zehazki, burujabetza ahalegina eta transmisioan egindako lana nabarmendu ditu Elkarrek. Sariaren harira, Iñaki Egañarekin hitz egin dugu 2009an sortutako fundazioak egin duen eta egin asmo duen ibilbideaz.


Gurean Gaur

Enpresak Lan Erregulazio Txostena atzera bota ostean, beharginek 43 egun iraun dituen greba mugagabeari amaiera eman diote. Atzoko asanbladaren ostean, gaurko bozketan 288 langilek bat egin dute protestaren etetearekin. Langileen ordezkariak enpresarekin bilduko dira astelehenean.

 
    Gurean Gaur
    Astelehenetik Ostegunera, 21:00
    Gaurkotasun elkarrizketa.
    Ekhiñe Atorrasagasti
bannerra

bannerra