Skip to main content

Presoen salbuespen egoera aldatzeko aldarriak alde bat baino gehiagotatik


Euskal Herrian ziklo politiko berria irekitzeko ETAren desegitea beharrezkoa bazen ere, presoek eta haien senideek sufritzen jarraitzen dutela salatu du Etxeratek.

Gurean Gaur

ETAren desegitearen ondoren, presoen aurkako salbuespen egoera aldatzeko eskaerak izan ditugu hizpide gaurkoan. Erreparatu diogu Amaia Agirregabiria Pasaiako alkate ohiari ezarri dioten hirugarren graduari ere. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak berritu duten hitzarmena izan dugu hizpide.


Gurean Gaur

3600 pertsona baino gehiago batuko dira larunbatean Munduko Arrozen jaialdian. Anistazunean eta bizikidetzan oinarritzen den ospakizun honek, auzoko talde desberdiei esker musikaz, dantzaz eta aldarrikapenez beteko da San frantzisko auzoa.

Gurean Gaur

Kalera Kalera dinamikak manifestazioa deitu du Iruñean uztailaren 4ean, asteazkenarekin, ‘Bada garaia. Sanfermines sin presas ni presos’ lelopean. Euskal Herrian aro politiko berri bat ireki dela adierazi du Ikerne Indakoetxeak eta salatu du Espainiar Estatuak euskal preso politikoei inposatzen dien salbuespena mendeku eta ahulezi politikoa baino ez dela.


Gurean Gaur

Etxeratek espetxe politika aldatzeko eskaera egin du berriro, prentsaurreko jendetsu batean, eta Urtzi Errazkin eledunak esan du ETAren desegitearen ondoren ez dagoela "aitzakiarik" aldaketa hori egiteko.

 
bannerra

bannerra