Esatea Libre | Aurrekontuak hizpide
Aurrekontuak, Europako hauteskundeak eta Fagor auzia izan ditugu hizpide. EH Bilduko Unai Urruzuno, EAJko Nekane Alonso eta Asier Blas politologoa izan dira gonbidatuak.
Bilbo eta Madrileko pasa den asteburuko manifestazioak izan ditugu hizpide, eztabaida politikoan. Makroepaiketen kontrako martxa baketsua eta biktimen aldeko manifestazio iskanbilatsua jorratu ditugu. Bestelako gaiei ere tartea eskaini diegu. Solaskideak: Jose Felix Azurmendi (kazetaria), Koldo Bilbao (EGIko kidea) eta Beñat Zarrabeitia (kazetaria).
Denboraldiko bigarren eztabaida politikoak askorako eman du. Estrasburgok Parot doktrina baliogabe jo ostean, Ines Del Rio euskal presoa kalera atera da. Horrek askotariko erantzunak izan ditu, eta horien isla jaos nahi izan dugu mahai inguruan. Pentsioen erreformaz ere aritu gara. Solaskideak: Gorka Maneiro (UPD), Maribi Ugarteburu (EH Bildu) eta Josune Gorospe (EAJ).
Segiko gazteen aurkako eta Herriko Tabernen auziko makroepaiketak izan ditugu hizpide, denboraldiko lehen saioan. EAJ-PSE-PP itunaz eta LOMCE legeaz hitz egiteko parada ere izan dugu. Solaskideak: Andoni Unzalu (PSE), Andoni Olariaga (filosofoa) eta Iñaki Zarraoa (EAJ).
Askotariko gaiak landu ditugu Esatea Libre eztabaida saioan. Eusko Jaurlaritzaren eta oposizioko alderdien harremanari tartea eskaini diogu. Gainontzean bestelako gaiak ere jorratu ditugu. Hala nola, Frantziako atxiloketak, maiatzaren 30eko greba eta Nafarroako egoera.