Skip to main content
bannerra

Esatea Libre | Katalunia, Gasteiz eta Vistalegre II


Euskal esparru komunikatiboa, Mas, Rigau eta Ortegaren kontrako epaiketak, Gasteizko Udaleko konfidantza mozioa eta Podemosen primarioak izan ditugu hizpide Teresa Toda, Iñaki Petxarroman, Iñaki Soto eta Jurdan Arretxe kazetariekin.

Politika

Donald Trump sartu da Etxe Zurian, eta iragarri ditu hartuko dituen lehen neurriak. "Erosi amerikarra, kontratatu amerikarra", adierazi du AEBetako presidente berriak. Estatu Batuen orain arteko kanpo politika erabat aldatuko luke horrek Lander Martinez, Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkide eta bozeramailearen hitzetan.


Politika

Gehiengo soziala batuta, prozesu independentista EAJren zain egon gabe hasi daitekeela uste dute Sortuk eta Joxe Elorrieta ELAko Idazkari Nagusi ohiak. David Latxaga EAJko legebiltzarkideari orain arteko elkarlan eta herri akordioetarako mezuarekiko kontraesankorra iruditu zaio.

Politika

Euskal Elkargoa martxan jarri izana, lorpen handia bada ere, abiapuntua baino ez da askorentzat; halaxe uste du EH Bilduko Karmelo Landak.


Politika

Jean-René Etxegarai hautatu dute Euskal Elkargoaren lehendakari, eta Ipar Euskal Herria bere baitan hartzen duen lehen erakundea martxan jartzea abiapuntua baino ez da askorentzat. Bestalde, Sorturen birfundazio kongresuak eta Donald Trumpen kargu hartzeak ere eman digute zeresana. David Latxaga (EAJ), Karmelo Landa (EH Bildu) eta Lander Martinez (Elkarrekin Podemos) izan ditugu solaskide.

 
    Esatea Libre
    Asteartetan, 21:30
    Mahai-inguru politikoa.
    Irati Elizalde
bannerra

bannerra