Euskal Errepublika irudikatu eta gorpuzteko mahai ingurua
Zergatik ez? Antiguako Euskal Errepublikaren aldeko mugimenduak antolatuta, mahai ingurua osatu zuten DOKAn: Jendartea, erakundeak eta
desobedientzia izenburupean Mario Zubiaga, Urtza Alkorta eta Larraitz Ugarte eztabaidan aritu ziren eta Unai Apaolazak moderatzaile lanak egin zituen.
Amaitu da aurtengo Durangoko Azoka, intentsitate handiko bost egun izan dira eta 110000 lagun inguru Landakotik igaro dira. Sortzaileek irakurle, ikusle edo entzuleekin egoteko aukera izan dute eta Durangon indarrak bildu ostean, uneoro ekoizpen eta lan berriak garatzeko aukera izango dute baita taularatu edo aurkeztu ere.
Patxo Telleriak eta Mikel Martinezek, Tartean teatroaren eskutik, hainbat areto bete dituzte Ez Dok Iru obrari esker. Bertan, azken hamarkadetako euskal kantutegiari modu zorrotz eta ironikoan erreparatzen diote. Orain, Telleriak, Elkar argitaletxearen eskutik, liburua kaleratu du. Durangoko Azokan berarekin mintzatzeko aukera izan dugu.
Durangoko Azokan, Elkar argitaletxearen postuan, Jasone Osoro idazle gipuzkoarrarekin egoteko aukera izan genuen. Bertan, aurten kaleratu duen "Eskularru beltzak" liburuaren inguruan aritu ginen.
Paul Urkijok zuzendutako luze-metraila martxoaren 2an iritsiko da zinemetara. Alex de la Iglesia izango du ekoizle lanetan eta euskal aktore ezagunak agertuko dira bertan: Kandido Uranga, Iñigo de la Iglesia, Eneko Sagardoy, Itziar Ituño, Ramon Agirre, Gorka Aginagalde edo Maite Bastos beste askoren artean. Durangoko Azokan, Irudienean, filmaren ingurukoak ezagutzeko beta izan genuen.