Skip to main content
bannerra
Nahieran Ikusteko.tv

Adarra Saria jaso du Fermin Muguruza musikariak


Fermin Muguruzak Adarra Saria jaso du Donostian. Victoria Eugenia antzokia dantzan jartzeaz gain, Euskal Herriko gaztetxeak omendu ditu Eneko Goia alkatearen aurrean, bereziki eraitsitako Kortxoenea eta Le Bukowski aretoa. 


Albisteak

Hauek dira Bilboko Udalak aurreratutako izen batzuk. Hala ere, Aste Nagusiko programazioa osatzen dabiltzate, eta dioten arabera, 300 jarduera baino gehiago antolatzeko helburu dute.  


Gurean Gaur

Larunbat goizaldean Donostiako Alde Zaharrean gertatutako erasoa salatu dute auzoko Mugimendu feministak eta hainbat herritarrek. Horrelako erasoen aurrean indarrak batu eta autodefentsa feministaz erantzuteko deia egin dute.

Gurean Gaur

Lekarozko Abeltegia eraikin okupatua hustarazi du Foruzaingoak. Ekainaren hasieran sartu ziren gazteak Nafarroako Gobernuaren eraikinean, etxebizitzen arazoari irtenbidea emateko asmoz.


NAFARROA GAUR

Euskararen legea, egunerokotasunean herritarrek euskaraz bizitzeko dituzten oztopoak eta Nafarroako hitzkuntza politikak dituen eraginak aztertu dituzte gonbidatuek. Mikel Arregi Euskarabideako zuzendaria, Dabid Anaut EH Bilduko parlamentaria, Edurne Egino Iruñeko udaleko ezkerrako ordezkaria eta Helios del Santo euskalgintzan hainbat urteetan zehar lanean aritu den herritarra izan ditugu Nafarroa Gaur debatean gaurko gonbidatuak Amaia Eneterreagaren gidaritzapean.