Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Zinema

bideoa prestatzen
Zinemaldiaren ostean zinemak jarraitzen du Euskal Herrian

2018-10-04
Zinemakumeak Gara eta Euskal Zine Bilerak hartuko dute urrian Zinemaldiaren lekukoa. Musika arloan, EtxE musikari berriztarrak diskoa aurkeztuko du urriaren 6an Durangoko Plateruenan eta Estatu propiorik gabeko herrien musika jaialdia, Bizimusika. Euskarazko 'Gure Zirkua' ere izango dugu hizpide aste honetako Artekalen.
bideoa prestatzen
#ZButaka 12 begirada Sarrionandiaren lanari eta Zinegin festibala

2018-10-01
Amaitu da Donostiako Zinemaldia, Zurriolako Butakan "Gure oroitzapenak" filma izan dugu hizpide. Joseba Sarrionandiaren literatur lana oinarri, 12 zuzendarik osatutako filma. Horien artean, Maider Oleaga zuzendaria. Bestalde, Zinegin festibala ezagutu dugu eta Asier Vazquez ekoizlearekin hitz egin dugu.
bideoa prestatzen
Euskal Zine Bileraren 40+1 edizioa ospatuko da Lekeition Urriaren 6tik 12ra

2018-10-03
Lekeitioko Zine Bileraren 40+1. Edizioa ospatuko da urriaren 6tik 12ra. Era horretan izendatu dute aurten jaialdia 40 urteko ibilbidea ahaztu gabe, aro berri baten hasiera irudikatzeko, Aitor Gametxo koordinatzaile berriak adierazi duenez. Berritasunen artean, hiru atal berri: Branka, Ganbera eta Zerumuga; euskarazko zinemaren oraina, iragan eta geroa jorratuko dituzten atalak.
bideoa prestatzen
#ZButaka "Bihar dok amairu", Zineuskadi eta Sebastian sariak, Zinemaldiaren azken txanpan

2018-10-01
Anabel Arraiza lankidearen eskutik, "Bihar dok amaitu" dokumentaleko ekoizle Aitor Bereziartua eta Ander Iriarte izan ditugu. Horrekin batera, urritik aurrera zinema euskaraz ikusteko aukera izango dugu hainbat aretotan eta proiektu honen inguruan Jara Ayucar Zineuskadiko komunikazio arduradunarekin aritu gara. Hortaz gain, Joseba Errekalde, GEHITU-ko kideak, Sebastian sarien berri eman digu. Gorka Bereziartua eta Gontzal Agote kazetariekin mintzatu gara, Urtzi Urkizuk umorerako tartea ireki du eta Gaizka Izagirrek kritikarena.
bideoa prestatzen
'Entre dos aguas' eta 'Rojo' filmek egin dute distira Zinemaldian

2018-10-01

Epaimahai ofizialak aho batez erabakita, Isaki Lacuestaren 'Entre dos aguas' filmak irabazi du Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra. 2011n lortu zuen Lacuestak lehen aldiz sari bera, orduan, ‘Los pasos dobles’ filmarekin. Orain saritutako filma, berriz, duela hamabi urte grabatutako ‘La leyenda del tiempo’ lanaren jarraipen gisa uler daiteke. Orduko hartan nerabeak zirela agertu zituen Isra eta Cheito anaia ijito protagonistak, eta haien bizitzei berriro heldu die fikzioaren eta errealitatearen artean dantza egiten duen pelikula berrian. Hain justu, epaimahaiak nabarmendu du filmak «protagonisten bizitzak era intimo eta egiazko batean esperimentatzera bultzatzen dituela ikusleak».

Alexander Payne epaimahaiburuaren eskutik jaso zuen garaikurra Lacuesta zuzendariak, eta filmeko lantaldeko kideei oholtzara igotzeko deia egin zien, familian egindako lana dela nabarmentzeko.

Beste hiru sari nagusi lortuta, berriz, Benjamin Naishtat zinemagile argentinarraren 'Rojo' filma izan da 66. jaialdiko beste garailea. Jorge Videlaren estatu kolpearen aurreko urteen Argentinaren erretratua egiten duen filma. Hunkituta jaso zuen Benjamin Naishtatek Zilarrezko Maskorra, eta saria lantalde osoarekin partekatu ostean, kulturak Argentinan bizi duen egoera salatu zuen.

Film berean egindako lanagatik jaso zuen Dario Grandinettik Gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra, eta Pedro Soterok eraman zuen Argazki onenaren saria. Gidoi onenaren saria eman zieten Paul Laverty eta Louis Garreli. Emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra, berriz, Pia Tjeltak irabazi zuen, Blind Spot filmean egindako lanagatik.

Euskal film ugari izan da aurtengo Zinemaldian, eta horien artean, Koldo Almandozen ‘Oreina’. Zuzendari Berriak sailean erakutsi zuen bere lana zinemagile eskarmentudunak, eta Euskal Zinemaren Irizar saria irabazi zuen.

bideoa prestatzen
#Zbutaka "Gure oroitzapenak", Joseba Sarrionandiaren literaturatik pantaila handira

2018-09-27
Donostiako Zinemaldia aurrera doa eta gaurkoan, Zurriolako Butakan, Anabel Arraiza lankidearen eskutik Lutxo Egia eta Mikel Arrondo jaso ditugu "Gure oroitzapenak" film kolektiboaren inguruan aritzeko. Lana, Joseba Sarrionandiaren literatur lanetatik abiatzen da eta 12 sortzaileren lana bildu du. Bestalde, "Gallo" dokumentaleko protagonista den Aitor Fresnedo ere Zurriolako Butakatik igaro da.