Skip to main content

Azken bideoak: Futbola

bideoaren irudia
Zer gertatzen zaio Athletic-i San Mamesetik kanpo?

2017-02-21

Talde zuri-gorriak bost hilabete daramatza etxetik kanpo irabazi gabe eta Mestallan jasotako porrotak hautsak harrotu ditu. Lehoiak Adurizen hutsunearekin Europa Leagueko kanporaketa gainditu beharko dute Zipren. Gizonezkoen lehen mailan, gure taldeen artean soilik Alavesek lortu du garaipena. Emakumezkoetan, Oiartzunen salbazioa eskuratzeko aurrera pausu handia eman du. Guzti honen inguruan aritu gara Markel Etxebarria eta Ramon Basalduarekin batera.

bideoaren irudia
Emakumezkoen Ligaren errealitatea aztergai

2017-02-15

Iberdrolaren babesletza, nazioarteko izarren fitxaketen eta asteroko telebista emanaldien azpian, dena ez da urre kolorekoa emakumezkoen Ligan. Baldintzak, ordutegiak, zelaien egoera eta egitura profesionalen faltak oraindik ere eragin nabarmena dute futbolean aritzen diren emakumezkoentzat. Aurrera pausuak ukatu gabe, honatx gai honetan aditua den Ane Urkiri Ansola kazetariaren eta Garazi Muniain futbolariaren analisia.

bideoaren irudia
Reala eta Athletic Europara begira

2017-02-15
Txuri-urdinek eta zuri-gorriek lortutako garaipenek aurrera pausu handia suposatu zuen. Alavesek, aldiz, Kopako finalerako txartela eskuratu ostean biharamanu sufritu eta Bartzelonak ez zuen errukirik izan. Osasunarentzat, zaharrak berri. Hauek eta beste hainbat aztertzeko, Ane Urkiri Ansola eta Garazi Muniain izan ditugu gurekin.
bideoaren irudia
Alaves gailurraren atarian

2017-02-08

Alavesek asteazkeneko hitzordua begiz jota du, Realak Txapeldunen Ligako postuak gertuago ditu Osasunaren sufrikarioaren kontura, Eibarrek denboraldiko partidarik onena jokatu zuen eta zaharrak berri Athletic-entzat. Analisia, Beñat Zarrabeitia, Gontzal Astorki eta Asier Laraudogoitiarekin.

bideoaren irudia
"Bigarren itzuli hobeak egiten ditugu"

2017-01-31

Mikel Balenziaga izan zen Harrobia saioko protagonista nagusia. Zumarragakoak bere egin du Athletic-en ezker hegala eta taldera itzuli zenetik leku finkoa du Valverderen hamaikakoan. Gipuzkoarra lasai azaldu zen eta zuri-gorriek denboraldi honetan dituzten aukeren inguruan aritzerakoan "bigarren itzuli honeak egiten ditugula" nabarmendu zuen.

bideoaren irudia
Harrobia | Bi zati, bi aurpegi Athletic-entzat

2017-01-31
Urtzi Jauregibetia eta Eñaut Barandiarenekin asteburu honek euskal taldeentzat emandakoa aztertu dugu. Athletic-ek markagailua iraultzea lortu zuen Sporting-en aurka, Alavesek denboraldiko partidarik onena egin zuen etxean, Eibarrek beste hiru puntu lortu zuen Garitanoren itzulera egunean, Realak jipoia jaso zuen Bernabeun eta Osasunak berdinketarekin konformatu behar izan zuen.
Saioko protagonista nagusia Mikel Balenziaga izan zen, Zumarragako hegalekoari egindako elkarrizketarekin.
Emakumezkoen Ligari dagokionez, Oiartzunek balentria egin zuen Albacete mendean hartuta azken minutuan sartutako goli bati esker. Gari Argoteren neskak jaitsiera gunetik atera dira. Realak garaipena eskuratu zuen Tenerifen eta Kopako postuetara hurbildu da. Athleticek ere hiru puntuak lortu zituen Lezaman.