Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Futbola

bideoa prestatzen
Athletic eta Realaren arteko derbia, bi taldeen koloreak defendatu dituzten jokalari zein teknikariak

2018-10-05
Historian zehar, asko dira Athletic zein Realaren elastikoa defendatu duten jokalariak, norabide batean zein bestean egindako bidaiak. Inkluso, talde bateko jokalari izan eta bestea entrenatu dutenak edo bietan arduradun tekniko gisa aritutakoak. Azken kasuak, Yuri Berchiche, Dani Garcia eta Asier Garitanorenak.
bideoa prestatzen
Athletic eta Reala, dirdira eta hauspoa emango dien garaipenaren bila derbian

2018-10-05
Athletic-ek eta Realak euskal derbia jokatuko dute San Mames-en. Biek ala biek garaipena lortu nahi dute, denboraldi hasiera zailaren ondoren. Iñigo Martinez eta Aduriz jokatzeko moduan daude, aldiz, Willian Jose-ren parte hartzea zalantzazkoa da. Asier Garitanok, Guevara eta Roberto Lopez gazteak deialdian sartu ditu. Beñat Zarrabeitia lankidearen atariko kronika.
bideoa prestatzen
Alex Remirok ez du Athletic-en jarraituko eta klubak aurreikuspenerako funts ekonomikoa jarriko du martxan

2018-10-03
Albiste hirukoitza Josu Urrutiaren agerraldian: Alex Remirok ez du Athletic-en segitu nahi, klubaren Asanblada Orokorra urriaren 22an egingo da eta kontuei dagokionez, iazko 76 milioi eurotako irabaziak, aurreikuspen funts batean gordeko dira. Horrekin batera, Urrutiak baieztatu duenez, talde zuri-gorria Unai Simon, Hodei Oleaga eta Iker Muniainen kontratuak berritu eta egokitzeko lanean ari da.
bideoa prestatzen
Uda korapilatsuaren ondoren, erronkaz beteriko denboraldiari ekin dio Athletic-ek

2018-09-10
Hiriburuan saioak kurtso berriari ekin dio eta Bilbo Handiko informazioa ardatz, metropolian sozialki hegemonikoa den Athletic-en inguruan aritu gara. Talde zuri-gorriak denboraldi berria abiatu du, Eduardo Berizzoren aginduetara, Europara itzultzeko asmoz. Bidean, klubak hauteskundeak bizi ditzake eta Kepa Arrizabalagaren irteeraren ostean, fidelizazio prozesuak indartu eta futbolaren mundu ezegonkorrean lehiakor izateko formulak bilatu nahi ditu Athletic-ek. Horren inguruan aritu gara, Asier Laraudogoia eta Gontzal Astorkirekin batera.
bideoa prestatzen
Abian da UEFA Nations League gizonezkoetan eta emakumezkoetan dagoeneko 15 talde sailkatu dira 2019ko munduko txapelketerako

2018-09-06
Nazioarteko futbolak lehiaketa berri baten jaiotza ikusiko du asteburu honetan, UEFA Nations League delakoa hain zuzen ere. Bertan, Europako selekzio guztiak arituko dira, lau dibisio ezberdinetan banatuta. Onenek, lauko finala jokatuko dute txapelduna izendatzeko eta azkenek maila galduko dute. Lehen partidetan, Galesek Irlanda mendean hartu zuen, Alemaniak eta Frantziak elkarren artean berdindu zuten eta Georgiak lehiaketako lehen gola erdietsi zuen. Bestalde, 2019an emakumezkoen munduko futbol txapelketa jokatuko da frantziar Estatuan. Dagoeneko, parte hartuko duten 15 talderen izenak ezagutzen ditugu. Ezustekorik handiena Eskoziak eman du, historian aurrenekoz, txartela lortuz. Aldiz, egungo Europako txapelduna den Holandak, atariko kanporaketa gainditu beharko du.