Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Musika

bideoa prestatzen
MusikaZuzenean TB #48: Kaleko Urdangak + Jon Gurrutxaga

2018-10-11
Lehen erreportajea egieko Kaleko Urdangak taldearekin batu gara. "Nortasuna" diskoa kaleratu berri dute, punk oi! ereserkiak biltzen dituen lan oldarkorra. Aste honetako saioko bigarren protagonista Jon Gurrutxaga izango da. Elgoibar herriko Sotoan egin dugu zita berarekin Gaztelupeko Hotsak zigiluaren babesean kaleratu duen "Kateak" disko txikia ezagutzeko.
bideoa prestatzen
MusikaZuzenean TB #47: Josu Bergara eta Markel Urrutia

2018-10-04
Ostegun honetako saioan Josu Bergara izango da protagonistako bat, Nerea ta Mikel taldekideak lagun, "Asunak" disko berria ekarriko digu besapean. Bigarren erreportajean Markel Urrutia ezagutuko dugu, Smoke Signal Studioko laguna. Kontzertu afitx, diskoa azal edo kamixetak diseinatzen ditu gustu handiz.
bideoa prestatzen
MusikaZuzenean TB 46: Urgatz, Zozo, Natalia Garmendia eta Ramones

2018-09-27
Edukiz gainezka dator Musikazuzenean Telebistaren gaurko saioa! Urgatz taldearekin izan gara Bermeon argitaratu duten "Hori" disko dotorea besapean dutela. Hitz Bitan atalean, berriz, Natalia Garmendia gertutik ezagutuko dugu, Humus taldeko baxu-jotzailea. Efemerideak txokoan, Ramones talde mitikoa Euskal Herrian izan zenekoa ekarriko dugu gogora. Eta azkenik, ZOZO taldearekin izan gara Bera herriko Katatu ostatuan.
bideoa prestatzen
Berritasunak iragarri ditu Azkue Fundazioak Banden Lehiaren 10. Ediziorako

2018-09-26
Gaur abiatuko den euskal musika taldeen lehiaketak sari gehiago banatuko ditu aurten finalista guztien artean, ez bakarrik talde irabazlearentzat. Izen emateko epea gaurtik urriaren 26ra egongo da zabalik, urriaren 30ean jakingo dugu zeintzuk diren finalistak eta finala azaroaren 17an ospatuko da Bilborock aretoan.
bideoa prestatzen
'Percebe dana edo ezebez', Aneguriaren lan berria

2018-09-26
Joan den urtean Azkue Fundazioak antolatutako 'Banden Lehia' irabazi ondoren, Aneguria aka La Kietak disko berria aurkeztu du Euskararen Etxean: 'Percebe dana edo ezebez' Bederatzi abestiz osatutako diskoan, mezu indartsuko abestiak eta elektronika, rap, reggae eta pop ukitukoak bildu ditu.
bideoa prestatzen
‘Musikariak ikastetxeetan’, musikaren bidez euskararekiko identifikazioa sustatzeko Nafarroako Gobernuko egitasmo berria

2018-09-21
‘Musikariak ikastetxeetan’ egitasmoa abian jarri du Nafarroako Gobernuak. Proiektu berritzailea da eta musikaren bidez euskal kulturarekiko atxikimendua sustatzeko helburua dauka. Ikasleek aukera izango dute musikariak gertutik ezagutzeko, kantak nola idazten dituzten ikasteko eta, bide batez, zuzeneko musikaz gozatzeko. Egitasmoan parte hartuko duten musikarien artean daude, besteak beste, Eñaut Elorrieta, Gorka Urbizu, Iker Lauroba, Maria Rivero eta Zuriñe Hidalgo.