Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Gaikakoa

bideoa prestatzen
EGUNEKOA: gizarte, politika, ekonomia eta kultura albisteen bilduma

2018-10-11
EH Bilduk EAJ eta PSEri Zubietako erraustegiaren auzia konpontzeko egindako eskaerari, Naval ontziolako egoerari eta Esa urtegira egingo den martxari erreparatu diegu gizarte gaietan. Etxeratek euskal preso politikoen egoeraz egindako salaketa jaso dugu politika arloan. Ekonomia gaietan, berriz, Euskal Finantzen Kontseiluaren ingurukoak bildu ditugu. Azkenik, kultura arloan, Bilboko Azkuna Zentroko programazioari erreparatu diogu.
bideoa prestatzen
Nafarroako piperrak: erre berriak, garbiak

2018-10-11
Hernaniko Galarreta parkinean Nabarre piperraren postua ezagutu dugu. Bertan, Nafarroako hainbat herritatik zuzenean nekazariari erositako piperrak daude salgai, ekologiko nahiz konbentzionalak. Nahi izanez gero, bertan erretzen dituzte.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: politika eta gizarte albisteen bilduma

2018-10-10
EAJko Joseba Egibarrek eta EH Bilduko Maddalen Iriartek erabakitzeko eskubidearen defentsan Europako Parlamentuan egindako adierazpenak, Sare Herritarrak Espainiako Gobernuari egindako eskaerak eta Jagoba Codo larriki gaixorik dagoen presoaren lekualdatzeari erreparatu diegu gai politikoetan. Gizarte gaietan, berriz, Espainiako Kontuen Auzitegiak Iñaki Errazkini eta Ainhoa Intxaurrandietari arrazoia eman izana aipatu dugu.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: politika, gizarte eta kultura albisteen bilduma

2018-10-09
Kataluniako Parlamentean diputatuen boto delegatuez JxC eta ERCren artean sortu den eztabaidari, Harremanetarako Nazioarteko Taldearen amaierari eta EAEko 2019ko aurrekontuen negoziazioari erreparatu diegu arlo politikoan. Gizarte gaietan, kristau eskoletako eta itunpeko ikastetxeetako grebaz aritu gara. Kultura sailean, berriz, Gotzon Barandiaranen 'Hitzen ahairea' liburuaren berri jaso dugu.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: politika eta gizarte albiste nagusien bilduma

2018-10-08
EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek EAEko aurrekontuak babesteko jeltzaleei jarritako baldintzei, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak euskal presoen zigor urteen kontaketaz jakinaraziko duen epaiari eta V. Foro Sozialari erreparatu diegu arlo politikoan. Gizarte gaietan, berriz, indarkeria matxistaren ingurukoak eta Zorrotzaurreko kanalaren irekiera aipatu ditugu.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: politika, gizarte, memoria eta kirol albisteen bilduma

2018-10-05
Kataluniako Generalitateko ezegonkortasun politikoari erreparatu diogu, hasteko. Gizarte gaietan, lan arloko prekarietatearen eta Euskaraldiaren ingurukoak bildu ditugu, besteak beste. Horrez gain, Iruñeko Intsumisioaren parkearen eta San Mamesen Athleticek eta Realak jokatuko duten derbiaren berri ere jaso dugu.