Skip to main content
bannerra

Foro Soziala: Gehiengo politikoak espetxe politika aldatzeko adostasunak azaldu ditu

Foro Soziala: Gehiengo politikoak espetxe politika aldatzeko adostasunak azaldu ditu

Foro Sozial Iraunkorrak antolatuta, Gasteizeko parlamentuan gehiengo zabala osatzen duten alderdietako ordezkariek espetxe politikari modu integralean heldu zioten. EAJko Amaia Arregik, EH Bilduko Julen Arzuagak, PSE-EEko Rafaela Romerok eta Elkarrekin Podemoseko Andeka Larreak urrunketarekin amaitu eta gaixo dauden presoen askatasunaren inguruko adostasunak plazaratu zituzten. Horrekin batera, kartzela politika garai berrietara egokitu eta fruituak eman behar dituela nabarmendu zuten.


 
bannerra

bannerra