Skip to main content
bannerra

Konponbide eta bakearen bidean aurrera egiteko, Bilbo betetzeko deia

Konponbide eta bakearen bidean aurrera egiteko, Bilbo betetzeko deia

Sare Herritarrak azken deia egin du larunbatean Bilboko manifestaziora joateko. Bego Atxak eta Joseba Azkarragak eskatu diete herritarrei erakusteko prest daudela konponbidearen eta bakearen bidean elkarrekin aurrera egiteko. EH Bildu koalizioak ere egin du Bilborako deia. ETA erakundearen jarduera armatua amaitu zenetik denbora igaro dela eta, presoen eta senideen eskubideak urratzea zentzugabea dela uste dute koaliziokoek, giza eskubideen alde larunbatean Bilbora joateko deia egin du Arnaldo Otegi koordinatzaileak.


Gurean Gaur

Atxiloketa prozesuetan emakumeek bizitako esperientzia aztertu dute Lohitzune Zuloaga, Estibaliz de Miguel eta Miren Ortubay ikerlariek. Gogoeta sakona eskatu diete erakundeei, atxiloketa prozesuetan ere, genero ikuspegia lantzea ezinbesteko jo baitute.


Gurean Gaur

Talde zuri-gorria eta Viitorul akordio batetara iritsi dira Basaurin hazitako ezker hegalekoa fitxatzeko. Jokalaria, uztailaren 1ean batuko da diziplina bizkaitarrera. Indartsu edo Baskonia bezalako taldeetan ibili ondoren, egun Errumaniako selekzioko partaide da. Indartsuko egituran kirol zuzendari zuen Eñaut Barandiaranek bere bertuteak azaldu zituen Harrobia saioan.


Gurean Gaur

Elikadura burujabetzan sakondu asmoz, Bilbon, Santutxu auzoan Labore Bilbo ireki dute. Kontsumo kooperatiba agroekologiko honek hainbat bazkide bildu ditu azkeneko hilabeteetan.


Gurean Gaur

Bere bikoteak erahil zuen urteurrena dela eta. Udaletxe plazan hainbat bizilagun eta seniderekin batera, herriko abesbatza eta dantza taldea ere han izan ziren Marquesi egindako gogorapenenean.