Skip to main content
bannerra

GUREAN GAUR: Instalazio berriak ireki ditu Elias Querejeta Zine Eskolak

GUREAN GAUR: Instalazio berriak ireki ditu Elias Querejeta Zine Eskolak

Ireki dute izen emate epea eta maiatzaren 31ra arte luzatuko da. Guztira 45 ikaslerentzako tokia izango du eta matrikularen prezioa 3.500 eurokoa izango da. Artxiboa, komisariotza eta sorkuntza izango dira eskolako hiru ikasketa lerroak eta zinegileak prestatzea izango dute helburu.


Gurean Gaur

Atxiloketa prozesuetan emakumeek bizitako esperientzia aztertu dute Lohitzune Zuloaga, Estibaliz de Miguel eta Miren Ortubay ikerlariek. Gogoeta sakona eskatu diete erakundeei, atxiloketa prozesuetan ere, genero ikuspegia lantzea ezinbesteko jo baitute.


Gurean Gaur

Talde zuri-gorria eta Viitorul akordio batetara iritsi dira Basaurin hazitako ezker hegalekoa fitxatzeko. Jokalaria, uztailaren 1ean batuko da diziplina bizkaitarrera. Indartsu edo Baskonia bezalako taldeetan ibili ondoren, egun Errumaniako selekzioko partaide da. Indartsuko egituran kirol zuzendari zuen Eñaut Barandiaranek bere bertuteak azaldu zituen Harrobia saioan.


Gurean Gaur

Elikadura burujabetzan sakondu asmoz, Bilbon, Santutxu auzoan Labore Bilbo ireki dute. Kontsumo kooperatiba agroekologiko honek hainbat bazkide bildu ditu azkeneko hilabeteetan.


Gurean Gaur

Bere bikoteak erahil zuen urteurrena dela eta. Udaletxe plazan hainbat bizilagun eta seniderekin batera, herriko abesbatza eta dantza taldea ere han izan ziren Marquesi egindako gogorapenenean.