Skip to main content
bannerra

GUREAN GAUR+: 4113 torturatu eta Kataluniako hauteskundeak

GUREAN GAUR+: 4113 torturatu eta Kataluniako hauteskundeak

Paco Etxeberria forenseak zuzendutako ekipoak 4113 tortura kasu aitortu ditu, Eusko Jaurlaritzak zigileztatuko txostenean. Honek, PSE-EE-ren kritika eragin du eta EH Bilduren salaketa. Gaiaren inguruan, Ekhiñe Atorrasagastiren eskutik, Martxelo Otamendirekin hitz egin dugu.

Bestalde, platoan, Egoitz Askasibar eta Patxi Gaztelumendiren laguntzarekin, Kataluniako hauteskundeak izan ditugu hizpide. Telefono bidez, Jon Olano, Ion Telleria eta Beñat Zaldua izan ditugu. Sare sozialen ekoizpena, Beñat Zarrabeitiaren eskutik.


Gurean Gaur

Atxiloketa prozesuetan emakumeek bizitako esperientzia aztertu dute Lohitzune Zuloaga, Estibaliz de Miguel eta Miren Ortubay ikerlariek. Gogoeta sakona eskatu diete erakundeei, atxiloketa prozesuetan ere, genero ikuspegia lantzea ezinbesteko jo baitute.


Gurean Gaur

Talde zuri-gorria eta Viitorul akordio batetara iritsi dira Basaurin hazitako ezker hegalekoa fitxatzeko. Jokalaria, uztailaren 1ean batuko da diziplina bizkaitarrera. Indartsu edo Baskonia bezalako taldeetan ibili ondoren, egun Errumaniako selekzioko partaide da. Indartsuko egituran kirol zuzendari zuen Eñaut Barandiaranek bere bertuteak azaldu zituen Harrobia saioan.


Gurean Gaur

Elikadura burujabetzan sakondu asmoz, Bilbon, Santutxu auzoan Labore Bilbo ireki dute. Kontsumo kooperatiba agroekologiko honek hainbat bazkide bildu ditu azkeneko hilabeteetan.


Gurean Gaur

Bere bikoteak erahil zuen urteurrena dela eta. Udaletxe plazan hainbat bizilagun eta seniderekin batera, herriko abesbatza eta dantza taldea ere han izan ziren Marquesi egindako gogorapenenean.