Skip to main content

AZOKATB: Mugarik gabeko ikasleak sortzaileen lurraldea animatzen

AZOKATB: Mugarik gabeko ikasleak sortzaileen lurraldea animatzen

Egun intentsua Durangon, ikasle eta gazte ugariren etorrerak dinamismo berezia eskaini dio gaurkoari. Hamaika Telebistan, protagonista ezberdinekin, Landakora hurbildu diren herritarrak, Bas(h)oan proiektuko Joseba Irazoki, Beñat eta Julen Achiary, Berri Txarrak taldea eta bere "Infrasoinuak", Izaro Andres, Maider Zabalegi edo bart Plateruena Kafe Antzokian jo zuten Governors arrasatearrak. Egunero, Durangoko Azokan, sormenaren telebista gara.

Atxilotuak / presoak

Milaka izan dira azken hamarkadetan torturaren eragin latzak pairatu dituzten herritarrak. Torturaren Aurkako Egunean, praktika anker hau pairatu duten bi lankide aurrez aurre jarri ditugu- Iñaki Uria Hamaika Telebistako zuzendaria eta Miren Azkarate Hamaika Telebistako kazetaria. Euren arteko solasaldiarekin batera, memoria ariketa, eta bestelako testigantzak bildu ditugu. 2010an torturatu zuten Eneko Compains EHUko doktore eta zuzenbide irakaslearena, Amaia Izko abokatuarena eta Oihana Barrios sikologoarena.

Bereziak

22:35etatik aurrera, Torturaren Aurkako Egunean, Hamaika Telebistak "Atearen Bestaldetik" izeneko saio berezia eskainiko du. Bertan, Hamaika Telebistako zuzendari Iñaki Uria eta Hamaika Telebistako kazetari den Miren Azkarateren arteko elkarrizketa ikusgai egongo da. Biek ala biek, torturatuak izan ziren. Hortaz gain, 32 urte atzera, Iñaki Uriak Miren Azkarateren ama den Julia Badiola elkarrizketatu zuen, haren senarrak -Agustin Azkaratek- pairatutako tortura basatien inguruan hitz eginteko.

Bereziak

???? 22:35ean #AtearenBestaldetik saio berezian #Tortura hizpide, Iñaki Uria, Miren Azkarate, Eneko Compains, Sandra Barrenetxea, Amaia Izko edo Iñaki Egañaren hitzekin. Hortaz gain, memoria, testigantzak eta Joxe Arregi eta Ion Arretxe gogoan. Ez galdu, hamaika.eus-en 

bannerra