Skip to main content
bannerra
Nahieran Ikusteko.tv

GUREAN GAUR: Euskal ordezkarien batasuna Parisen, sormenaren lurraldea Durangon

GUREAN GAUR: Euskal ordezkarien batasuna Parisen, sormenaren lurraldea Durangon

Bi arretagune nagusi ditugu egunotan. Parisen, presoen eskubideen aldeko manifestazioaren aurretik, Euskal Herritik joandako ordezkariek agerraldi bateratua eskaini dute Frantziar Estatuko Asanblada Nazionalean. Bestalde, abian da Durangoko Azoka, sortzaileen bilgune nagusia. Parisen zein Landakoko erakustazokan osatutakoak, Gurean Gaur albistegi berezian.


Gurean Gaur

Greba eguna dute gaur Araba, Bizkai eta Gipuzkoako eskola publikoetan, unibertsitatez kanpoko esparruetan. Beste greba egun bat, bai, aurreko asteetan ere arloz arlokoak egin baitituzte, baina gaurkoak mugarria ezar lezake.

Batetik, lan gatazkan dauden sektore guztiek elkarrekin egin dutela lanuztea: irakasleek, sukaldari eta garbitzaileek, heziketa bereziko langileek eta Haurreskolak partzuergokoek. Eta bestetik, sindikatu gehiagok bat egin dutelako: orain arteko protestak ELA, LAB eta Steilas sindikatuek antolatu dituzte, baina gaur CCOOk eta UGTk ere bat egin dute deialdiarekin.


Gurean Gaur

Ez da ezustekorik izan Gasteizko Legebiltzarreko gaurko saioan, eta EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek 2018ko aurrekontu proiektuaren aurka aurkeztutako osoko zuzenketak atzera bota dituzte EAJk, PSEk eta PPk. Horrenbestez, datorren urteko aurrekontu egitasmoaren tramitazioak lehen urratsa egin du. Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia sailburuaren hitzetan, aurrekontuek konpromisoa dute gizarte-babeseko euskal sistema indartzeko. Gaurko eztabaidan, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek gogor salatu dute jeltzaleek eta sozialistek PPrekin bat egin izana. Asteazkenean eztabaidatu eta bozkatuko dituzte zuzenketa partzialak, eta hilaren 22an onartuko dute proiektua, EAJren eta PSEren aldeko botoekin eta PPren abstentzioarekin.


Gurean Gaur

Ipar Euskal Herrian bakearen alde lortutako akordioak Frantziar Estatuko hiriburura iritsi dira gaur. Eliseo jauregiko arduradunari mezu garbi bat helaraziz, batasunetik, euskal presoen eskubideen auzia konpontzea ezinbestekoa da bake definitibo bat eraikitzeko. Jendartearen inplikazioak Frantziako agintariak mugiaraziko dituela uste dute antolatzaileek. Euskarazko hedabideok saio berezia egin dugu Montparnassetik, bertan kasik sei ordutako emisioaren laburpena.


Gurean Gaur

11000 lagunek hartu dute parte Frantziar Estatuko hiriburuan euskal presoen auziari konponbidean jartzea eskatzeko. Bertan, Ipar Euskal Herrian lortutako adotasun sozial zabalak oihartzuna izan du. Euskarazko hedabideok saio berezia osatu dugu bertatik.