Skip to main content

Ipar Euskal Herriko ordezkariek presoen auzia konpontzeko adostasuna Frantziako Asanblada Nazionalera eraman dute

Ipar Euskal Herriko ordezkariek presoen auzia konpontzeko adostasuna Frantziako Asanblada Nazionalera eraman dute

Ipar Euskal Herriko ordezkari politikoek agerraldi bateratua egin dute Frantziar Estatuako Asanblada Nazionalean. Bake Bideako presidente den Anaiz Funosas, UMP-ko Max Brisson, PSF-ko Frederic Espagnac eta MoDem-eko Vincent Bru-ren adierazpenak bildu ditugu. Larunbateko manifestazioaren bezperetan, Ipar Euskal Herrian presoen auzia konponbidean jartzearen aldeko adostasuna Parisera eraman dute. Irati Elizalde lankidearen kronika Frantziar Estatuko hiriburuan.


Gurean Gaur

Sare Gernikako kideak Reusen, Tarragonan, Lleidan, Bartzelonan eta Gironan egon dira euren proiektua zabaltzen. Espetxe politikaren ondorioak jendarteratu nahi dituen lanak, arreta piztu du Katalunian,


Gurean Gaur

Euskaldunon Egunkaria itxi eta zuzendaritzako kideak atxilotu eta torturatu egin zituzten 2003an. ETAko kide izatea leporatu zieten. 7 urte geroago, epaiketan, salaketa horien zentzugabetasuna frogatutzat eman zuten, eta absolbitu egin zituzten. "Gaur irekiko ditu ateak" dokumentala, ordea, ez da gertaera haien kontakizuna: 1990ean euskarazko lehen egunkaria sortu zutenen testigantzak jasotzen ditu, eta prozesua bera nola izan zen kontatzen du. Itxieraren 15. urteurrenean, gogora ekartzeko moduko lana da.


Gurean Gaur

Nafarroa Gaur saioa, sakonean aztertu dugu Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Mattin Sarasola eta Igor Portu lesakarren kasuan emandako sententzia. Horretarako, Amaia Izko abokatua eta zuzenbidean doktore eta irakasle den Eneko Compainsekin egon gara. Azken honek, gainera, tortura zer den lehen pertsonan ezagutu zuen. Horrekin batera, datorren martxoaren 8an deituta dagoen greba feministari buruz aritu gara.


Gurean Gaur

Auzitegi Konstituzionala aldatzea galdegin dute, "plurala eta orekatua" izan dadin, "ideologiei eta lurraldeei dagokienez". EH Bilduren ekimena izan da, eta EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSEk babestu dute, PP salbu, talde guztiek.


bannerra