Skip to main content

GUREAN GAUR: Nola iritsi dira Pariseko mobilizaziora?

GUREAN GAUR: Nola iritsi dira Pariseko mobilizaziora?

Ipar Euskal Herrian adostasun eta akordio zabalak erdietsi ostean, euskal presoen auzia Frantziar Estatuko hiriburura eramango dute asteburu honetan abenduaren 9ko manifestazioarekin. Sentsibilitate eta ideologia anitzetako ordezkariak, askotariko eragileak eta siglen gainetik ikuspegi orokorra baliatuz, presoen afera bakea lortzeko giltzarri gisa kokatu du gehiengo sozialak. Horren lekuko, azken urteetan emandako urratsak. Horiek ekarri dute Pariseko mobilizazioa eta antolatzaileen ustez horiek ekarriko dituzte presoak Euskal Herrira.


Gurean Gaur

Euskaldunon Egunkaria itxi eta zuzendaritzako kideak atxilotu eta torturatu egin zituzten 2003an. ETAko kide izatea leporatu zieten. 7 urte geroago, epaiketan, salaketa horien zentzugabetasuna frogatutzat eman zuten, eta absolbitu egin zituzten. "Gaur irekiko ditu ateak" dokumentala, ordea, ez da gertaera haien kontakizuna: 1990ean euskarazko lehen egunkaria sortu zutenen testigantzak jasotzen ditu, eta prozesua bera nola izan zen kontatzen du. Itxieraren 15. urteurrenean, gogora ekartzeko moduko lana da.


Gurean Gaur

Nafarroa Gaur saioa, sakonean aztertu dugu Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Mattin Sarasola eta Igor Portu lesakarren kasuan emandako sententzia. Horretarako, Amaia Izko abokatua eta zuzenbidean doktore eta irakasle den Eneko Compainsekin egon gara. Azken honek, gainera, tortura zer den lehen pertsonan ezagutu zuen. Horrekin batera, datorren martxoaren 8an deituta dagoen greba feministari buruz aritu gara.


Gurean Gaur

Auzitegi Konstituzionala aldatzea galdegin dute, "plurala eta orekatua" izan dadin, "ideologiei eta lurraldeei dagokienez". EH Bilduren ekimena izan da, eta EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSEk babestu dute, PP salbu, talde guztiek.


Gurean Gaur

Iruñeko Udalak adierazi du, horren bidez memoria historikoarekin duten konpromisoa berretsi egiten dela; izan ere, Maravillas errepresio frankistak Nafarroan eragin zituen biktimen ordezkari dela adierazi du Asiron alkateak. Horrekin lotuta, plazatik bertatik ikus daitekeen Eroritakoen monumentuari buruz Asironek egindako adierazpenak jaso ditugu


bannerra