Skip to main content

GUREAN GAUR+: Paris eta Bilboko mobilizazioak espetxe politika aldatzeko tresnak

GUREAN GAUR+: Paris eta Bilboko mobilizazioak espetxe politika aldatzeko tresnak

Abenduaren 9an Bagoaz-ek Parisen antolatu duen manifestazioaren aurretik, Frantziar Estatu osoan espetxe bira burutzen ari dira presoen egoeraz ohartarazi eta konponbidearen aldeko pausoak eskatzeko. Motxiladun umeen errealitatea ere gertutik ezagutu dugu.

Ondoren, urtarrilaren 13an, mobilizazioa egingo du Sarek Bilbon. Guzti honen inguruan hitz egiteko, Ekhiñe Atorrasagastiren gidaritzapean, Sare-ko kide den Inaxio Oiartzabal eta Egoitz Askasibar izan ditugu platoan. Telefono bidez, Bagoaz-eko Emilie Martin, Bakebidean-eko Anaiz Funosas eta HatortxuRock jaialdiko Aitor Agirrezabal izan ditugu.


 
bannerra

bannerra