Skip to main content
bannerra

HARROBIA: Athletic-en krisialdia aztergai

HARROBIA: Athletic-en krisialdia aztergai

Zuri-gorriek porrot gogorra jaso zuten Vigon eta honek taldearen inguruko zalantzak areagotu ditu. Beñat Zarrabeitiaren eskutik, bizkaitarren egoera aztertu dugu Ager Sardui, Asier Laraudogoitia eta Urtzi Jauregibeitiarekin. Realak eta Eibarrek jokatutako derbiaren inguruan, Unai Zubeldiarekin aritu gara eta Juanjo Arregi kargutik kendu ostean txuri-urdinen emakumezkoen taldearen hizpide izan dugu Ane Urkiri Ansolarekin. Bestalde, Alavesek denboraldiko bigarren garaipena lortu ostean Olatz Calvok talde gasteiztarraren ingurukoak ekarri dizkigu.


Harrobia

Urte berriarekin batera, Liga itzuli da euskal taldeentzat. San Mamesen, lehoiak babazorroak baino gehiago izan ziren. Kanariar Uharteetan, Eibarrek bolada onari eutsi zion eta azken 21 puntutatik 19 eskuratu ditu. Realean, aldiz, krisi zantzuak Leganesen galdu ostean. Iberdrola Ligan, bestalde, Athleticek eraman zuen Lezamako derbia. Guzti honen inguruan aritzeko, Beñat Zarrabeitiarekin batera, Asier Laraudogoitia entrenatzailea eta Kerman Garralda kazetaria izan ditugu.


Harrobia

Athletic-ek eta Realak hutsean amaitu zuten euren arteko norgehiagoka. Partidak bi taldeen gabeziak azaleratu zituen. Beñat Zarrabeitiaren eskutik, Gontzal Astorki eta Rayco Sanchez-ekin batera, futbol jardunaldiak euskal taldeentzat eman zuena aztertu genuen.


Harrobia

Aste honetako saioan, Athletic Fundazioak antolatutako Letrak eta Futbola zikloa izan dugu hizpide. Jon Maia bertsolariak gidatutako mahai inguruan, Iratxe Fresneda irakasle eta errealizatzailea, Juan Luis Zabala idazlea eta Gari abeslaria bildu zituen. Talde zuri-gorriarekin zein futbolarekin duten harremanaren inguruan aritu ziren. Sarri bizkarra emanda, beste askotan elkarlotuta.


Harrobia

Ez da asteburu oparoa izan gizonezkoen lehen mailako euskal taldeentzat. Alavesek, Athletic-ek eta Eibarrek euren partidak galdu dituzte eta Realak berdinketa eskuratu zuen Espanyolen kontra. Guzti honen inguruan Kerman Garralda kazetaria eta Asier Laraudogoitia futbol entrenatzailearekin aritu gara. Armaginen egoeraren inguruan, Berriako Imanol Magrorekin mintzatu gara eta Eunate Arraizaren figura Garako kazetari den Ane Urkiri Ansolaren bidez.