Skip to main content
bannerra
Nahieran Ikusteko.tv

GUREAN GAUR 14:30

GUREAN GAUR 14:30

2017/10/10

Independentziara bidean, gaur Parlamentak DUI (Aldebakarreko Independentzia Aldarria) onartzekotan, Kataluniak Llei de Transitorietat Juridica y Fundacional de la republica aplikatuko luke. Honen bidez, estatu berria sortzearren jarraituko diren urratsak, eta hau babesten duten oinarri juridikoak zehazten dira, Kataluniar Errepublika martxan jar dadin ahalik eta eraginkortasun legal handienarekin. Lege hau martxan jartzen da, hala jasotzen zuelako erreferendumaren legeak, baiezko bozkak, ezezkoak baino gehiago izatekotan. 

Hauek eta askoz gehiago urriaren 10eko Gurean Gaur saioan.


Gurean Gaur

Katalunia ez da estatu barruko afera. Hala izan zedin nahi luke Espainiako Gobernuak, baina gaur bertan ere, Europako Kontseiluan hizpide izan dute.
Elkarrizketa eskatzen duenik bada kontseiluan. Charles Michel Belgikako ministroak berretsi egin du eskaera hori gaurko saioan. Elkarrizketa eskatzen dute Merkel eta Macronek ere, baina Espainiaren joko arauetara lotzen segitzen dute.

Bitartean, herritarrek mobilizazio baketsuei eutsi diete. Crida per la Democraciak jakinarazi duenez, bihar hasiko dute "ekintza zuzen baketsuen" kanpaina.


Gurean Gaur

Madrilek Carles Puigdemonti emandako azken epea agortuta, Puigdemontek eskutitza igorri dio goizean Mariano Rajoy Espainiako presidenteari. Bertan esan dio, 155. artikulua ezarriz gero, independentzia aldarrikapena bozkatuko dutela Kataluniako parlamentean. Berehala etorri da Espainiaren erantzuna, Iñigo Mendez de Vigo gobernuko bozeramailea atera baita hedabideen aurrera eta esan baitu Konstituzioko 155. Artikulua ezartzeko prozesuari eutsiko diola.


Gurean Gaur

2017/10/19

Goizeko hamarretan amaitu da Madrilek Carles Puigdemonti egindako errekerimenduari erantzuteko azken epea, eta Kataluniako presidenteak esplizituki esan du urriaren 10ean ez zuela "formalki" deklaratu independentzia. Elkarrizketa oztopatzen eta errepresioarekin erantzuten jarraituz gero, Puigdemontek zehaztu duKataluniako Parlamentuak independentziaren deklarazio "formala" bozkatuko duela. Horren aurrean, Madrilen erantzuna etorri da: 155. artikulua ezartzeko prozesuari eutsiz erantzun dio Rajoyk Puigdemonti. Espainiako ministro kontseilua etzi bilduko da zer neurri ezarri erabakitzeko.

Hauek eta askoz gehiago urriaren 19ko Gurean Gaur albistegian.


Gurean Gaur

2017/10/17

Atzo izandako Jordi Sánchez eta Jordi Cuixart-en atxiloketek berehalako mobilizazioak eragin zituzten bai Katalunian baita Euskal Herrian ere; atzo bertan kalera atera baitziren herritarrak Katalunia osoan bi atxilotuen askatasuna eskatzeko. Gaur eguerdian etenaldiak izan dira Kataluniako lan-tokietan eta arratsaldeko 8etan Bartzelonan manifestazio baketsurako deialdia egin dute ANC eta Òmnium-ek. EuskalHerrian, elkarretaratzeak izanen dira arratsaldeko 7etan.

Hauek eta askoz gehiago urriaren 17ko Gurean Gaur albistegian.