Skip to main content
bannerra
Nahieran Ikusteko.tv

Gurean Gaur +: lehenengo saioa

Gurean Gaur +: lehenengo saioa

Gurean Gaur Berezia estreinatu dugu! Kataluniari buruz aritu gara lehenengo saioan, horretarako ondorengoak izan ditugu gonbidatu: Zelai Nikolas (Gure Esku Dago), Patxi Gaztelumendi (Kazetaria), Asier Blas (Unibertsitate irakaslea) eta Jasone Agirre (EH Bilduko legebiltzarkidea).


Gurean Gaur

Kataluniako hauteskundeetarako atzera kontua martxan da: bederatzi egun baino ez dira falta, abenduaren 21ean izango baitira. Inkesten emaitzen bistan ere, ziurtasun gutxi dago emaitzei buruz, salbuespenezko hauteskundeak baitira. Egoera hobeto ulertze aldera, Ferran Requejo analista eta Junts Per Catalunyako hautagaiarekin egon da Saioa Baleztena.


Gurean Gaur

14 eta 25 urte arteko espetxe zigor eskaera egin dute 2010ean Jean Serge Nerin jendarmea hiltzeaz akusatuta Parisen epaitu dituzten lau euskal herritarrentzat. Arkaitz Agirregabiria, Xabier Goienetxea, Izaskun Lesaka eta Josu Urbieta dira auzipetuak, eta haiek Parisko Krimen Auzitegian hitza hartu dutenean, ETA erakundearen izenean agiria irakurri Lesakak.

Agiri horretan, ETA erakundeak esan du "zinez sentitzen" duela 2010ean Jean Serge Nerin jendarmea hil izana. Nerin jendarmea da ETAk hil zuen azken pertsona. Hura hiltzeaz akusatuta Parisen epaitzen ari diren lau lagunek "doluminak" eman dizkiote gaur familiari, ETAren izenean irakurritako agirian. Nerin hiltzea egotzita sei euskal herritar epaitu zituzten 2015ean, eta hamalau urtetik bizitza osora arteko zigorra jarri zien Parisko Krimen Auzitegiak. Epai hari jarritako helegitea tarteko, lau lagunen kontrako epaiketa berriz egin dute eta 25 urteko espetxe zigorra ezarri diote Agirregabiriari, 16koa Urbietari eta 14nakoa Goienetxea eta Lesakari.

Gai horri begira jarri gara gaurko albistegian, baina gehiagori ere erreparatu diegu titularretan.


Gurean Gaur

Nafarroa Gaur debatearen atal berria izan genuen Hamaika Telebistan Amaia Eneterreaga lankidearen eskutik. 2017ko honetako azken mahai inguruan, Hedoi Etxarte, Nerea Fillat eta Aitor Urrutia aritu ziren analisi desberdinak egiten. Urtean zehar izandako gertakari nagusien balorazioa egiteaz gain, 2018ko aurrikuspen politikoak zein izanen diren azaltzen ere ausartu ziren… Datorren asteartean Nafarroa Gaur saioaren atal berezia izanen da.


Gurean Gaur

Bi aldeak muturreko posizioetatik aldendu egin beharko direla adierazi du Olatz Alonso Hezkuntza sailburuordeak gaur goizean.

Sindikatuek, berriz, lorpen bikoitza egin zuten atzoko deialdiarekin: lan gatazkan dauden sektore guztiek lanuztea elkarrekin egitea, eta UGT eta CCOOek ere gehiengo sindikal abertzalearekin bat egitea.

%58ko jarraipena izan zuen deialdiak Jaurlaritzaren arabera, eta %75etik gorakoa sindikatuen arabera. Hezkuntza komunitatea indartuta atera da.