Skip to main content
bannerra
Nahieran Ikusteko.tv

Gurean gaur albistegia: Uztailak 27

Gurean gaur albistegia: Uztailak 27

Mozal Legea ezarri dio Eusko Jaurlaritzak Hala Bedi irratiari,  Errekaleorreko argi mozketaz egindako jarraipenaren harira. Kordoi poliziala apurtu eta ertzainen aurka egitea leporatuta jarri diete isuna, baina desobeditzeko hautua egin dute Hala Bedikoek.

Hauek eta askoz gehiago uztailaren 27ko albistegian.


Gurean Gaur

Mossoek hil egin dute Bartzelonako atentatuaren egiletzat jo duten gizona. Younes Abouyaaqoub tiroz hil dute Kataluniako hiriburutik 50 kilometrora, Subiratsen; lehergailu faltsuz egindako gerrikoa zeraman.

Hau eta askoz gehiago abuztuaren 22ko Gurean Gaur albistegian.


Gurean Gaur

Bartzelonako eta Kanbrilsko atentatuen ostean, 50 zaurituk herietxeetan jarraitzen dute eta Escuadra Mossoek ikerketak abian dituzte oraindik. 

Asteburuan Euskal Herriko hiriburu eta herrietan Bartzelona eta Kanbrilsko atetantuak gaitzesteko elkarretaratzeak burutu dira. 

Hauek eta askoz gehiago abuztuaren 21eko Gurean Gaur albistegian.


Gurean Gaur

Rafa Diez LAB-eko idazkari ohia irten da Santoñako El Dueso espetxetik. Familiakoen, gertukoen eta ezker abertzaleko kide ezberdinen berotasuna jaso ostean Muskizen egin dute lehen harrera ekitaldia. 

Hau eta askoz gehiago abuztuaren 17ko Gurean Gaur albistegian.


Gurean Gaur

Rafa Diezi El Dueson egitekoak diren harrera debekatu du Espainiako Gobernuko ordezkaritzak. Kantabrian duen ordezkaritzak argudiatu duenez, epez kanpo eman diote ekitaldiaren berri. 

Horrez gain, Espainiako Gobernuak baztertu egin du konstituzioko 155. artikulua baliatzea Katalunian salbuespen neurriak ezartzeko. 

Horiek eta gehiago abuztuaren 16ko Gurean Gaur albistegian.