Skip to main content
bannerra
Nahieran Ikusteko.tv

Ibilean - Usurbil

Ibilean - Usurbil

Gaurko Ibilean saioan Usurbilen izan da Hamaika Telebista. 

Uxoa Zumetak eta Jose Luis Zumeta aitak duten estudioko ateak ireki dituzte, euren lantokia, sormen prozesua eta lan bukatuak ikusi daitezke bertan.

Hauek eta askoz gehiago Usurbilen grabatutako Ibilean saioan.


Ibilean

Gure geografia ezagutzeko beste aukera bat. Kasu honetan, orografia, estetika eta izaera oso ezberdinak dituzten hiru eremura hurbildu gara. Barnekaldean, Arrieta; Kostan, Hondarribia eta hirigunean, Etxebarri.


Ibilean

Gerediaga Elkartearekin izan gara azken Ibilean saioan. Beraien eskuetatik, Durangaldeko iragan historikoaren berri izan dugu, baita eskualdeak beste garai batean izan zuen antolaketa sozial eta politikoa ezagutu.


Ibilean

Gorka Izagirre txakolinaren ekoizpenaren pauso guztiak ezagutu ditugu Larrabetzun. Astoreka auzoan duten mahastia erakutsi digute, txakolina ekoizteko erabiltzen dituzten barietate autoktonoak hazten dira bertan. Upategian ere izan gara, ardogintza prozesuaren azken pausoak ikusteko.


Ibilean

Saio honetan Barakaldo bisitatu dugu. Kontrastez beteriko herria, bere eraikin eta berdeguneekin. Hainbat txokotako historiaren berri izateaz gain, gaur egun barakaldon dagoen euskara eta euskal kulturarekiko pizkundea ikusteko era aukera izango dugu.