Skip to main content
bannerra
Nahieran Ikusteko.tv

Etenik gabeko irakurketa, hamargarrenez

Etenik gabeko irakurketa, hamargarrenez

Edizio borobila du aurtengoa Klasikoen irakurketa jarraituak. Izan ere, hamargarrenez antolatu du ekitaldia Bilbo Zaharra euskaltegiak. Arriaga antzokian Itxaro Bordaren "%100 basque" eleberria irakurriko dute 400 lagun inguruk pasarteka eta etenik gabe. Idazlea eta Pedro Alberdi antolatzailea gure saiora ekarri ditugu.


Kultura

Gaurko ArteKale saioan Bilboko hiribilduaren 717. urteurrena gogoratuko dugu. Hori ospatzeko Gau Zuria antolatu du Bilbao 700 Fundazioak larunbat honetan. Horrez gain, liburu proposamena ere badakargu, Jasone Osororen "Eskularru beltzak", hain zuzen ere. Iragan astean Bilboko Arriaga antzokian egin zen Klasikoen irakurketa jarraitua ere gogoratu dugu. Eta bukatzeko, zelan ez, asteburuko agenda kulturala. On egin!


Kultura

Asteburua heltzear dago eta guk ArteKalen astero legez, agenda arakatu dugu, kultur proposamen interesgarrienen bila. Zinema estreinaldiak, Mursego, Neighbor, Sermond's, Eztena Teatro Egunak, Araba Euskaraz... Ez dago aitzakiariketxean geratzeko!


Literatura

"Eskularru beltzak" du izena Jasone Osororen lan berriak. Gaztetxoei zuzendutako lau liburukik osatzen duten bilduma baten lehena da, eta boxeoa izango da horiek harilkatuko dituen gaia.


Jaialdiak

717 urte igaro dira Bilboren fundaziotik. Urteurren hori gogoratuz, Gau Zuria antolatu du aurten ere Bilbao 700 Fundazioak. Josune Ariztondo zuzendariak ekitaldiaren inguruko xehetasun guztiak eman dizkigu.