Skip to main content
bannerra
Nahieran Ikusteko.tv

Gurean Gaur: Inoizko herri galdeketarik handiena antolatu du Gure Esku Dagok maiatzaren 7an

Gurean Gaur: Inoizko herri galdeketarik handiena antolatu du Gure Esku Dagok maiatzaren 7an

EAJ eta PPren arteko akordioak hautsak harrotu ditu euskal politikagintzan jeltzaleen eta EH Bilduren arteko tentsioa sortuz.


Gurean Gaur

Mossoek hil egin dute Bartzelonako atentatuaren egiletzat jo duten gizona. Younes Abouyaaqoub tiroz hil dute Kataluniako hiriburutik 50 kilometrora, Subiratsen; lehergailu faltsuz egindako gerrikoa zeraman.

Hau eta askoz gehiago abuztuaren 22ko Gurean Gaur albistegian.


Gurean Gaur

Bartzelonako eta Kanbrilsko atentatuen ostean, 50 zaurituk herietxeetan jarraitzen dute eta Escuadra Mossoek ikerketak abian dituzte oraindik. 

Asteburuan Euskal Herriko hiriburu eta herrietan Bartzelona eta Kanbrilsko atetantuak gaitzesteko elkarretaratzeak burutu dira. 

Hauek eta askoz gehiago abuztuaren 21eko Gurean Gaur albistegian.


Gurean Gaur

Rafa Diez LAB-eko idazkari ohia irten da Santoñako El Dueso espetxetik. Familiakoen, gertukoen eta ezker abertzaleko kide ezberdinen berotasuna jaso ostean Muskizen egin dute lehen harrera ekitaldia. 

Hau eta askoz gehiago abuztuaren 17ko Gurean Gaur albistegian.


Gurean Gaur

Rafa Diezi El Dueson egitekoak diren harrera debekatu du Espainiako Gobernuko ordezkaritzak. Kantabrian duen ordezkaritzak argudiatu duenez, epez kanpo eman diote ekitaldiaren berri. 

Horrez gain, Espainiako Gobernuak baztertu egin du konstituzioko 155. artikulua baliatzea Katalunian salbuespen neurriak ezartzeko. 

Horiek eta gehiago abuztuaren 16ko Gurean Gaur albistegian.