Skip to main content
bannerra

Gurean Gaur

Lurdes Imaz: "Prest gaude LOMCE legea ez aplikatzeko baina Jaurlaritzaren babesa behar dugu"

2013-10-09

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Lurdes Imaz Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteko ordezkariarekin hitz egin dugu LOMCE legearen inguruan. LOMCE edo Wert legea ikastetxeetan ez aplikatzeko prest daudela baieztatu zuen, hori bai, horretarako eragile guztien babesa beharko zuten baita Eusko Jaurlaritzarena ere.

Polizia etxeen maskulinizazioa, emakume atxilotuen zaugarritasunaren larrigarri

2018-01-16

Atxiloketa prozesuetan emakumeek bizitako esperientzia aztertu dute Lohitzune Zuloaga, Estibaliz de Miguel eta Miren Ortubay ikerlariek. Gogoeta sakona eskatu diete erakundeei, atxiloketa prozesuetan ere, genero ikuspegia lantzea ezinbesteko jo baitute.

GUREAN GAUR: Athletic-ek Cristian Ganea fitxatu du

2018-01-16

Talde zuri-gorria eta Viitorul akordio batetara iritsi dira Basaurin hazitako ezker hegalekoa fitxatzeko. Jokalaria, uztailaren 1ean batuko da diziplina bizkaitarrera. Indartsu edo Baskonia bezalako taldeetan ibili ondoren, egun Errumaniako selekzioko partaide da. Indartsuko egituran kirol zuzendari zuen Eñaut Barandiaranek bere bertuteak azaldu zituen Harrobia saioan.

GUREAN GAUR: Labore Bilbo. kalitatezko produktu osasuntsu eta ekologikoak prezio herrikoietan

2018-01-16

Elikadura burujabetzan sakondu asmoz, Bilbon, Santutxu auzoan Labore Bilbo ireki dute. Kontsumo kooperatiba agroekologiko honek hainbat bazkide bildu ditu azkeneko hilabeteetan.

Omenaldia jendetsua egin zioten igandean Burlatan Blanca Esther Marquési

2018-01-16

Bere bikoteak erahil zuen urteurrena dela eta. Udaletxe plazan hainbat bizilagun eta seniderekin batera, herriko abesbatza eta dantza taldea ere han izan ziren Marquesi egindako gogorapenenean.

GUREAN GAUR: Oiz mendira iritsiko da Espainiako Vuelta

2018-01-16

Getxon hasi eta Oiz mendian bukatuko da Espainiako La Vuelta-ko hamazazpigarren etapa. Ibilbide gogor eta menditsua izango du,166 kilometro izando ditu %20-ra iristen diren penditza malkartsuarekin. Lasterketaren tarte erabakigarrian lehiatuko da, hirugarren astean, Andorran burutuko diren jardunaldiei aurre egin aurretik.

Irailaren 12an Bizkaian korrituko den etapa aurkeztu zuten Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Javier Guillen Espainiako La Vuelta-ko zuzendari nagusiak eta Imanol Landa Getxoko alkateak. Azkeneko zazpi urtetan, Bizkaian burutzen den hirugarren etapa izango da.

 
bannerra

bannerra