Skip to main content

Albisteak

Espainiako Ligako partida bat, AEBetara

Berria: kirola - ol., 2018-08-17 00:00
FUTBOLA. Espainiako Ligak 15 urterako kontratu bat sinatu du Relevent nazioarteko hedabide enpresarekin, eta, akordio horren arabera, urtero Lehen Mailako partida bat jokatuko da AEBetan. Helburua da herrialde horretan eta Kanadan futbolzaletasuna zabaltzea.
Kategoriak: , Aktualitatea

Norbere «miseriei» barrezka

Berria: kirola - ol., 2018-08-17 00:00
Irabazi aditzak adiera zehatza dauka hiztegian, eta ez du misterio handirik eskatzen esanahia ulertzeko. Dirua irabazi, kirol lehiaketa bat irabazi, saria irabazi... horra irabazlea bere gordinean. Baina irabazi gabe ere lor daitezke irabaziak, emaitza bikain, lehiaketa zehatz edo sariren baten saretik kanpo daudenak. Adibidez, egoera zailetan aurrera jarraitzeko barre egiteko ahalmena eta ...
Kategoriak: , Aktualitatea

UDAKO SERIEA Komikizketak (IV). Komikigile baten jaiotza: zesarea, erditze naturala, probokatua?

Berria: kultura - ol., 2018-08-17 00:00
Egilea Patxi Huarte, 'Zaldieroa' Faltzesen (Nafarroa) jaio zen, 1966an. Korrok aldizkarian argitaratu zituen lehen aldiz bere marrazkiak. Napartheid fanzinea sortu zuen 1988an, Asisko Urmenetarekin batera. BERRIA sortu zenetik, egunero argitaratzen du umore zinta bat bertan, De Rerum Natura atalean. ELKARRIZKETATUA Paula Estevez Donostian jaio zen, 1984an. Arte Ederretako ...
Kategoriak: Aktualitatea

Arima beltzaren erregina

Berria: kultura - ol., 2018-08-17 00:00
Inoizko ahotsik bereizgarrienetako bat zuen Aretha Franklinek (Memphis, AEB, 1942 - Detroit, AEB, 2018). Soulean nabarmendu zen batez ere, baina haren kantaeraren indarrak, gospeletik jazzera eta rhythm & bluesetik popera, ez zuen parekorik. Bigarren Mundu Gerra osteko abeslaririk garrantzitsuena izan zen akaso, James Brown, Sam Cooke, Etta James eta Ray Charlesen gainetik. 60 urte baino ...
Kategoriak: Aktualitatea

Tiro hotsak, isiltzekotan

Berria: mundua - ol., 2018-08-17 00:00
Berretsi ez badute ere, eta aldi baterako bada ere, isildu dira tiro hotsak Gazan. Israelen eta Hamasen arteko su-etena iragarri dute Ekialde Hurbileko zenbait hedabidek. Israelek oraindik ez du berria baieztatu, baina, hango hedabideek jakinarazi dutenez, Israelek eta Hamasek su-etena negoziatu dute Kairon, Egipto eta NBE Nazio Batuen Erakundea bitartekari zirela, martxoan hasitako etenik gabeko ...
Kategoriak: Aktualitatea

Genovako zubiaren istripuak 632 herritar utzi ditu etxerik gabe

Berria: mundua - ol., 2018-08-17 00:00
Italiako erreskate taldeek Genovako Morandi zubiaren ezbeharrean desagertutako biktimen bila jarraitu zuten atzo. «Bertze 48 orduz jarraitu dezakegu norbait bilatzeko itxaropenaz», adierazi zien kazetariei Pietro Cosolak, hondakinen garbiketa lanak zuzentzen ari den teknikariak. Francesco Cozzi Genovako fiskalaren arabera, hamar eta hogei lagun artean egon litezke desagertuta —orain arte ...
Kategoriak: Aktualitatea

Kabulgo eskolako erasoa bere gain hartu du EI-k

Berria: mundua - ol., 2018-08-17 00:00
KABUL. EI Estatu Islamikoak bere gain hartu zuen atzo Kabulgo eskola batean herenegun egindako erasoa. Suizida batek gainean zuen lehergailua zartatu, eta 34 ikasle hil zituen —agintariek hasieran esan zuten 48 zirela hildakoak—. Ikasle xiitak izan ohi dituen eskola bat da.
Kategoriak: Aktualitatea

Herri oso bat atxilotzeko agindu dute Tanzanian

Berria: mundua - ol., 2018-08-17 00:00
DODOMA. Tanzaniako Poliziak operazio bat hasi zuen atzo Mbeya eskualdeko Ngolo herrian, hango biztanle guztiak atxilotzeko —1.600 dira—. Albert Chalamila gobernadoreak eman zuen agindua, Ngoloko herritarrei egotzi baitiete ondoko herrirantz doazen ur hodiak suntsitzea.
Kategoriak: Aktualitatea

Keitak irabazi ditu hauteskundeak Malin, alde handiz

Berria: mundua - ol., 2018-08-17 00:00
BAMAKO. Maliko presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzuliko emaitzak argitaratu zituzten atzo. Espero bezala, Ibrahim Boubacar Keita egungo presidenteak alde handiz irabazi zion Soumaila Cisse aurkariari, botoen %67 lortuta. Boto emaileen %34 joan ziren bozkatzera.
Kategoriak: Aktualitatea

Presidentetzarako bozen kanpaina hasi dute Brasilen

Berria: mundua - ol., 2018-08-17 00:00
BRASILIA. Atzo hasi zuten Brasilen urriaren 7ko presidentetzarako hauteskundeetarako kanpaina ofiziala. Hamahiru hautagai aurkeztu dira, baina Hauteskunde Auzitegi Nagusiak ebatzi beharko du baimena ematen ote dion Luiz Inacio da Silva Lula-ri aurkezteko.
Kategoriak: Aktualitatea

300

Berria: mundua - ol., 2018-08-17 00:00
TRUMPEN AURKAKO EDITORIALAK, AEB-ETANAEBetako 300 egunkari inguru ados jarri ziren atzoko aleen editorialetan Donald Trump presidentea kritikatzeko. Trumpi leporatu zioten «prentsa askatasunaren aurka eraso iraunkor bat» egitea. Presidenteak «berri faltsuak» hedatzea leporatu die hedabideei.
Kategoriak: Aktualitatea

Zerga bilketa %3,7 handitu da, eta iazko errekorra hausteko bidean doa

Berria: ekonomia - ol., 2018-08-17 00:00
Oporretan kezka handirik gabe joango ziren Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburua eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasun arduradunak. Urtea ongi doa ogasunentzat, uste zuten baino dezente hobeto. Urteko azken hilabeteetan hondamendirik ez badago, bigarren urtez jarraian bilketaren errekorra hautsiko dute foru ogasunek, eta defizita txikitzeko eta kontuak koadratzeko arazo gutxi ...
Kategoriak: Aktualitatea

Pentsiodunek adin orotako jendea deitu dute Bilboko jaietako manifestaziora

Berria: ekonomia - ol., 2018-08-17 00:00
«Batzuek zein besteek gobernatu, pentsio duinak defendatu» eta «pentsionistak aurrera» oihuen artean eman zuten Bizkaiko Pentsiodunen Elkarteak Bilboko Aste Nagusian egingo duen manifestazioaren berri: belaunaldien arteko mobilizazio bat izatea espero dute, eta pertsona oro deitu dute familiarekin eta lagunekin batera joan eta pentsio duinen aldarria Bilboko jaietan ere zabaltzera. Gainera, ...
Kategoriak: Aktualitatea

Aldanondo gaztandegiko sutea itzali dute, eta zergatiak ikertzen hasi dira

Berria: ekonomia - ol., 2018-08-17 00:00
AGURAIN. Lau egun behar izan dituzte suhiltzaileek Aldanondo gaztandegia txikitu duen sutea erabat itzaltzeko, Agurainen (Araba). Suak makinak deuseztatu ditu, eta bi milioitik gora gazta erre, baina ez du inor zauritu, piztu zenean —astelehen goizaldean— lantegia hutsik zegoelako. Ertzaintza zergatik piztu zen ikertzen hasi da. Tolosan, berriz, beste sute bat piztu zen atzo ...
Kategoriak: Aktualitatea

Madrilek bost egunez luzatu du hegaluzearen kostera, ostegunera arte

Berria: ekonomia - ol., 2018-08-17 00:00
DONOSTIA. Espainiako Arrantza Ministerioak bost egunez luzatu du hegaluzea arrantzatzeko baimena. Larunbatean itxi nahi zuen kostera, arrantzaleek ordurako kuota betea izango zutelakoan. Azken datuak jaso, eta itxiera abuztuaren 23an izango da, gauerdian. Une horretan hegaluzetan dabiltzan arrantzontziek portura itzuli beharko dute. Kostera ongi joan dela nabarmendu dute arrantzaleek.
Kategoriak: Aktualitatea

Langile bat hil da Iruñean, lanaldia bukatu eta gauzak jasotzen ari zela

Berria: ekonomia - ol., 2018-08-17 00:00
IRUÑEA. Langile bat hil zen atzo Iruñean, lanaldia bukatu eta gauzak jasotzen ari zela. Nafarroako Gobernuak azaldu duenez, langilea gizonezkoa zen, 53 urte zituen, eta Pio XII.aren hiribidean egiten ari diren obran ari zen. Bizkor joan ziren osasun zerbitzuak, baina ezin izan zuten ezer egin haren bizia salbatzeko. Autopsia egingo diote, heriotzaren zergatia argitzeko.
Kategoriak: Aktualitatea

Keinu asko, ulermen gutxi

Berria: gizartea - ol., 2018-08-17 00:00
Ukaezina da tentsioa dagoela giroan. Denborak aurrera egin ahala, Nafarroako Gobernuaren eta Maravillas gaztetxeko kideen arteko elkarrizketa geroz eta zailagoa dela dirudi. Azken egunotan ahaleginak egin badituzte ere, ez dira ados jarri, eta ez dago oraindik negoziatzeko hitzordurik. Gobernuak esan du konponbide «ordenatua» adosteko lanean jarraituko duela. Elkarrizketa hitza guztien ahotan ...
Kategoriak: Aktualitatea

Gizon bat atxilotu dute Corellan, haur pornografia zabaltzea leporatuta

Berria: gizartea - ol., 2018-08-17 00:00
Corellan (Nafarroa) 42 urteko gizonezko bat atxilotu du Espainiako Poliziak, haur pornografia edukitzea eta zabaltzea leporatuta. Gizonaren etxean egindako miaketan pornografiari lotutako mila artxibo baino gehiago atzeman dituzte. Poliziaren arabera, haurrei egindako abusuak ere ageri dira material horretan. Atxilotuak onartu du sarean adingabea balitz bezala jartzen zela harremanetan atzerriko ...
Kategoriak: Aktualitatea

Zabalgarbiko kutsaduragatik, EH Bildu udalari azalpen eske

Berria: gizartea - ol., 2018-08-17 00:00
BILBO. Zabalgarbi errauste plantaren inguruan pilatzen diren metal astunen kutsaduraren inguruko azalpenak eskatu ditu EH Bilduk, eta Bilboko udal gobernuaren agerraldia galdegin du. Hain zuzen ere, Alba Fatuarte EH Bilduko zinegotziak azalpenak eskatu dizkie Asier Abaunza Bilboko Hiri Jasangarritasunaren eta Garapenerako Politiken zinegotziari eta Ines Ibañez de Maeztu Mugikortasun eta ...
Kategoriak: Aktualitatea
Politika

Ainhoa Aznarezek ere eraman zuen Korrikaren lekukoa Iruñean

B.Gartzia, 2017-04-12

Ainhoa Aznarez Nafarroako Parlamentuko presidenteak ere eraman zuen Korrikaren lekukoa Nafarroako hiriburuko kaleetan.

 
Euskara

Araba Euskaraz-eko abestia eta bideoklipa aurkeztu dituzte gaur

N.Uriarte, 2017-04-11

Ekainaren 18an Bastidan ospatuko da aurtengo Araba Euskaraz. Betagarri taldeko Iñaki Ortiz de Villalba eta Hesianeko Zuriñe Hidalgo arduratu dira abestiari ahotsa jartzeaz. Hitzak, berriz, Orlando Arreitunandia bertsolariarenak dira. Bideoklipean Bastidako ikastolako haurrek eta gurasoek ere parte hartu dute.

 
Politika

Iñaki Soto: "bihar Baionan Irudikatuko denak datozen belaunaldien eta herri oso baten norabidea markatuko du"

B.Gartzia, 2017-04-07

ETAren armagabetzea. Analisia, Iñaki Soto, Gara egunkariko zuzendariak.

"bihar Baionan Irudikatuko denak datozen belaunaldien eta herri oso baten norabidea markatuko du"

 
Politika

Gorka Urbizu -Berrri Txarrak- Korrika 20 lekukoa hartuta.

B.Gartzia, 2017-04-04

Goizean, Lekunberrira bidean, Madozen, hartu du lekukoa Gorka Urbizuk.
Aupa Berri Txarrak!!!

 
Politika

Gorriti: "Eraman gaitzak -Korrika- hazten ari den euskararen oihanera!"

B.Gartzia, 2017-04-04

Korrika 20 Juan Gorritiren etxe atarira heldu da goizaldean. Artista nafarrak, lekukoaren egileak, olerkia eskaini dio Korrikari:

"Behar batetik hazi bat sortu. Handik zuhaitza atera. Araizko gure lekuko haiz hi, gure lurraren hizkeran, hainbat urtetan korri eta korri, berriz heldu haiz etxera. Baina hi ez haiz gelditzekoa eta segi zak aurrera, eraman gaitzak, hazten ari den, oihanaren, euskararen oihanera!"

Infinituaren urdinean dagoen Remigio Mendibururi maitasunez, ni, hemen, Juan Gorriti.

 
Politika

Korrika 20 Berlinen!

B.Gartzia, 2017-04-02

Korrika Berlinera ere iritsi da!