Skip to main content
bannerra

Albisteak

Malen Amenabar nagusitu da Santurtziko kanporaketan

naiz.info - duela 16 ordu 38 min
Malen Amenabarrek irabazi zuen atzo Santurtziko Serantes kultur aretoan jokatu zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren kanporaketa. Amenabar 480,5 punturekin nagusitu zen. Hurrengo saioa datorren igandean jokatuko da, Zornotzan.
Kategoriak: Aktualitatea

Gonzalo Etxebarriaren pintura berrien «ordena eta kaosa»

naiz.info - duela 16 ordu 38 min
Marrazkiak eta margolanak biltzen dituen erakusketa du Gonzalo Etxebarriak ikusgai Ziburuko Arte Bideak erakustokian, urriaren 28ra bitartean. Duela lau bat urte abiatutako seriea jarri du ikusgai, nahiz eta 2012an egindako hainbat lan ere bildu dituen erakusketan.
Kategoriak: Aktualitatea

Euskal bodyboard itzulia aurrera doan bitartean APB zirkuitua amaitu da

naiz.info - duela 16 ordu 38 min
Alex Odriozola eta Maddi Fernandezek irabazi zuten euskal bodyboard zirkuituko bigarren proba Zumaian. Bestalde, munduko APB itzulia Portugalen amaitu zen. Jared Huston eta Ayaka Suzuki, munduko txapeldun.
Kategoriak: Aktualitatea

Grandes Jorasses: ekialdeko «Groucho Marx» bidea igo dute

naiz.info - duela 16 ordu 38 min
Marra Roger Cararach katalanak eta Alberto Fernandez eta Gorka Lertxundi euskal alpinistek igo dute. Sokadak 800 metro luze den eta librean gehienez 7b zailtasuna duen bidea igo du. Azken eguneko jarduera egiteko, protagonistek hogei ordu behar izan zituzten.
Kategoriak: Aktualitatea

Markagailua irauli eta denboraldiko lehen garaipena erdietsi du Athleticek (2-1)

naiz.info - ig., 2018-10-14 22:40
Denboraldiko lehen neurketa irabazi du Athleticek, eta Realaren aurkako derbia izan behar (2-1). Txuri-urdinak aurreratu dira markagailuan, baina hau irauli eta aurtengo lehen hiru puntuak eskuratu dituzte zuri-gorriek.
Kategoriak: Aktualitatea

Pertsona bat hil da Bilbon, metroak harrapatuta

Berria: gizartea - ig., 2018-10-14 22:28
Arratsaldeko 15:50 inguru zirenean gertatu da ezbeharra, Moyuako geltokian, Bilbon. Pertsona bat erori da trenbidera eta metroak harrapatuta hil da. Ezbeharraren ondorioz, ordubetez eten dituzte zerbitzuak. \t\t
Kategoriak: Aktualitatea
Futbola

Eli Ibarra, Iraia Iturregi eta Irune Murua txapeldunen agur zuri-gorria

b.zarrabeitia, 2017-05-19

15 urte eta hainbat titulu eskuratu ondoren, Athletic-eko jokalari diren Eli Ibarrak, Iraia Iturregik eta Irune Muruak. Hirurek taldekide eta Josu Urrutia presidentearen babesa jaso dute Lezaman

 
Futbola

Merezitako omenaldia jaso du Aintzane Encinasek

I.Esnaola, 2017-05-17

13 denboraldi eta 388 partidaren ostean, Realeko kapitaina den Aintzane Encinasek agur esango dio talde txuri-urdinari. Zubietan jokatutako azken norgehiagokan taldekide, zaletu eta aurkarien berotasuna jaso zuen.

 
Beste batzuk

Izagirre eta Landa, txanponaren bi aldeak

I.Esnaola, 2017-05-16

Erorikoaren ondoren, biharamun garratza izaten ari da Mikel Landarentzat. Arabarrak gorputz osoa minduta dauka.

 
Futbola

Gorka Iraizozen agur hunkigarria

I.Esnaola, 2017-05-16

San Mamesen, zaletuek euren taldeko ikurretako bat agurtzeko beta izan zuten. 10 denboraldiren ostean, Gorka Iraizozek merezitako omenaldia jaso zuen Katedralean.

 

GUREAN GAUR | 2017/05/10

I.Esnaola, 2017-05-11

Itun Herritarra aurkeztuko du Gure Esku Dagok ekainaren 10ean Bilbon. Bestalde, protesta artean hasi da Zubietako errauskailuren eraikuntza. Horiek eta beste izan dira albiste gurean gaur.