Skip to main content
bannerra

Albisteak

Administrazioa itxi dute AEBetan, funts faltagatik

Berria: mundua - duela 23 ordu 5 min
WASHINGTON. Shutdown delakoa gertatu da AEBetan, senatuko errepublikanoen eta demokraten ordezkariak ez direlako ados jarri administrazioaren aurrekontuak onartzerakoan. AEBetako Gobernuak, beraz, hainbat zerbitzu eten ditu, aurrekonturik gabe geratu delako horregatik beragatik. Atzo, azken orduan, akordio bat lortzeko negoziatzen ari ziren oraindik.
Kategoriak: Aktualitatea

'Sagarraren' pusketa bat, AEBetara bueltan

Berria: ekonomia - duela 23 ordu 5 min
1 Entzun dut AEBetan dirua ari duela euriaren ordez, Donald Trumpen zerga erreformari esker. Halaxe ari dira saltzen Trump eta multinazionalak, zerga erreformarena garaipen bat dela, azken batean, herritarrentzat. Baina kontuz sirena hotsekin. Badakizu: urrutiko intxaurrak...2 Zu beti bezain mesfidati. Baina Applek ez al du, ba, munduan barreiatuta daukan kapitalaren zati bat AEBetara bueltatuko? ...
Kategoriak: Aktualitatea

MONTOROREN HIRUGARREN KATEA

Berria: ekonomia - duela 23 ordu 5 min
Gastu araua ez da berria. Espainiako Konstituzioaren 135. artikuluaren erreformak eta hura garatzeko Egonkortasun Legeak finkatu zuten esparruaren parte da. Administrazioen defizita eta zorpetzea mugatu, eta zorra bueltatzeari lehentasuna ematen dio egitura juridiko horrek, eta bankuak erreskatatzeko diruaren truke Europako Batasunarekin hitzartutako akordioaren parte ere bada. Hiru arau fiskal ...
Kategoriak: Aktualitatea

ERREPIDEAN HILAK, BEHERANZKO BIDEAN

Berria: gizartea - duela 23 ordu 5 min
Lehen errepide istripuetako heriotza 1896ko abuztuaren 17an izan zen, Londresen. Abiadura muga orduko sei kilometrokoa zen garai hartan Erresuma Batuan, baina horrek ez zuen eragotzi ezbeharra: Bridget Driscol 44 urteko emakumea hil zen, ibilgailu batek harrapatuta. 30 urte ziren lehen autoa sortu zutela. Historiako lehen istripua gertatu eta urte gutxira iritsi zen lehen autoa Euskal Herrira: ...
Kategoriak: Aktualitatea

Eraikuntzak eta mantentzeak, giltzarri

Berria: gizartea - duela 23 ordu 5 min
Egungo eta duela 40 urteko errepideen artean bada diferentziarik. Bide bakarrekoak ziren, ilara amaiezinak sortzen ziren, eta errepide sareak ez zien gidarien beharrei erantzuten. Hain justu, errepide sare desegokiaren ondorio ere baziren errepideetako istripuak eta hildakoak. Egun, ordea, aldatu egin da errepideen mantentze lanekiko erakundeen ikuspuntua, eta horrek ondorio zuzena izan du ...
Kategoriak: Aktualitatea

Hobekuntzak, gero eta eskuragarriago

Berria: gizartea - duela 23 ordu 5 min
Segurtasun uhala, buru euskarria, airbaga, ABS blokeoaren kontrako balazta sistema, ibilbidea bideratzeko algoritmoak... azken hamarkadetan hainbat aurrerapauso egin dira ibilgailuen eta gidarien segurtasuna hobetzeko. Hasiera batean, teknologian egindako aldaketak ibilgailu gutxi batzuetara mugatu ziren, batez ere marka garestienetara, baina, urteak pasatu ahala, gero eta enpresa gehiagok ...
Kategoriak: Aktualitatea

Gidaria estutzea, huts gutxiago egiteko

Berria: gizartea - duela 23 ordu 5 min
Hainbat erabaki hartu dira azken hamarkadotan, legediaren ikuspuntutik, errepide istripuetan hildakoen kopurua jaisteko. Urtero izan diren hildakoen kopuruaren arabera, eta aurreko urteekin konparatuz, legedia moldatzea izan da orain arteko metodologia, errepidean daudenen segurtasuna bermatzeko. Helburua: gidariari presio egitea, konturatzeko bere hutsegitea larria dela, eta gainontzekoen bizia ...
Kategoriak: Aktualitatea

Istripuak ez dira zorte txar kontua

Berria: gizartea - duela 23 ordu 5 min
Aulkiaren hiru hankek dute eragina errepide istripuetan: gidariak, ibilgailuak eta errepideak. Hanka batek huts egiten badu, denak huts egiten du. Horregatik, ezinbestekoa da hiru aldagaiek behar bezala jardutea. Ibilgailuen eta errepideen segurtasuna aldatzea «errazagoa» da, gidariaren pentsamoldea aldatzea baino. Hain justu, hor dago gakoa, Luis Murgia RACVN Hego Euskal Herriko Automobil ...
Kategoriak: Aktualitatea

Istripu osteko aroa: mina eranzten

Berria: gizartea - duela 23 ordu 5 min
Enaitz Iriondo gaztearen kasuak oihartzun handia izan zuen. 2004ko abuztuan izan zen. Bizikletan zihoala, ibilgailu batek harrapatu zuen —abiadura muga gaindituta zihoan—, eta hil egin zen. 17 urte zituen. Gidariaren aurkako «erantzukizun penalik» ez zuen ikusi Justiziak; aldiz, gidari hark auzibide bat abiatu ahal izan zuen istripuaren ondorioz automobilean izan zituen kalteengatik ...
Kategoriak: Aktualitatea

Nicolas Egibar «Karreran ikasitako guztia ahantzi zait»

Berria: gizartea - duela 23 ordu 5 min
Eskuko telefonoan zerrenda bat idatzita dakar Nicolas Egibar Bretonek (Donostia, 1991). «Gero bidaliko dizut». Apuntatu egin nahi izan ditu orain lau urte izan zuen istripu larriak eragin dizkion galerak. Zerrenda arrunt luzea da: «Nekearekin lotutako arazoak, lo egiteko eragozpenak, hitz egiteko zailtasunak, gorputzaren eskuin zatian mugikortasun mugatua, memoria arazoak...». Listaren ...
Kategoriak: Aktualitatea

Jon Lezeaga «Trauma psikologikoa ez da baloratzen»

Berria: gizartea - duela 23 ordu 5 min
Jon Lezeaga Antxiak (Laudio, Araba, 1968) bizi-bizi sentitzen du oraindik iragan azaroan jaso zuen telefono dei batek eragin zion artegatasuna. «Gurasoei bisita egitera nindoan, eta Laudioko udaltzainek hots egin zidaten. Istripu bat jazo zela, aita auto batek harrapatu zuela zebra bide batean. Eta gauza larria zela. Harrituta geratzen zara. Halako ustekabea!». 76 urte ditu aitak, eta zauri ...
Kategoriak: Aktualitatea

Izaki txikien handitasuna

Berria: gizartea - duela 23 ordu 5 min
Arrain handiak arrain txikia jaten du. Egia biribila da. Baina kate trofikoa are luzeagoa da, noski. Eta konplikatuagoa. Zenbaitetan, beheko arrain txikiak gorago dauden organismoek sortutako hondarrez elikatzen dira. Hondarrak, betiere, zentzu zabalean. Jaten ari direnean, krustazeo txikiek sortzen dituzten gorotzek itxura zuria hartzen dute. Milaka organismok aldi berean hori egiten dutenean, ...
Kategoriak: Aktualitatea

Gizon bat atxilotu dute Donostian, andre bati sexu erasoa egitea egotzita

Berria: gizartea - duela 23 ordu 5 min
Festa eremuetan izaten diren sexu erasoen gaineko kontzientzia hazten ari den garaiotan, gaiarekin lotutako albisteen zerrendak ez du etenik; atzo, San Sebastian egunez, Donostia jai giroan murgilduta zegoela, bertatik heldu zen notizia. Jakin zen goizaldean gizon bat atxilotu zutela taberna batean eraso egin ziolako emakumezko bati. Andrearen arabera, ukituak egin zizkion. Harengana hurbiltzeko ...
Kategoriak: Aktualitatea

Hirigintzaren kudeaketaz gogoetatzera deitu du EH Baik

Berria: gizartea - duela 23 ordu 5 min
KANBO. Etxebizitza, lur eta urbanismo arazoez ohartarazi nahi izan dute Lapurdi barnealdeko EH Baiko zenbait hautetsik eta gaiarekin arduratutako beste hainbat eragilek. Azken urteetan, hirigintzari lotutako gaiek kostaldeari egiten zioten erreferentzia, baina Euskal Herria Bai koalizioak argi utzi nahi izan du «kostalde bete horren eraginez arazoa barnealdera zabaltzen» ari dela; besteak beste,...
Kategoriak: Aktualitatea

Arrasaten zauritu bat eragin zuen borrokaren harira, gizon bat kartzelara

Berria: gizartea - duela 23 ordu 5 min
DONOSTIA. Ostiral arratsaldean borroka bat jazo zen Arrasaten (Gipuzkoa), eta labanaz zauritu zuten gizonezko bat. Erasoaren harira, bi gizon atxilotu zituzten ertzainek, eta atzo jakinarazi zuten horietako bat presondegira bidali duela epaileak: Martutenen dago. Leporatu diote berak eraso ziola zauritutako pertsonari.
Kategoriak: Aktualitatea

«Irtenbide politiko bat» eskatu dute euskal iheslari eta deportatuentzat

Berria: politika - duela 23 ordu 5 min
Euskal iheslari eta deportatu politiko ohien taldeak azpimarratu du «sozializatu» egin behar dela haien eta oraindik beren egoera normalizatu ez dutenen gainerako kideen errealitatea, «gaia agendan eta eztabaida publikoan sartzeko». «Irtenbide bila aurrera egiteko ezinbesteko lehen urratsa izan behar du horrek». Hala, datorren astean, hilaren 26 eta 27an Irungo Ficoba erakustazokan ...
Kategoriak: Aktualitatea

"Lehenago egingo die uko bere pribilegioei klase burgesak, gizonok baino"

Argia: haria - duela 23 ordu 5 min
Bakoitzak nondik hitz egiten duen adieraztea garrantzitsutzat du Jokin Azpiazu Carballok. Bera, akademian, kalean, tabernetan bizitutako hausnarketa eta ekintzetatik ari da. Feminismoekin, LGTB+/queer mugimenduekin eta gizon taldeekin garatutako harreman eta militantzietatik. Maskulinitateari pribilegioetatik eta boteretik heltzea proposatzen du Masculinidades y Feminismo liburuan [

Ikasleak aske sentitzen diren eskola

Argia: haria - duela 23 ordu 5 min
Badira bi Eskola Txiki eguneroko jarduera osoa tailerretan burutzen dutenak, ohiko arloetan oinarritu gabe. Umeek ez dute eserita egon beharrik, nahi dutenean tailer batetik bestera joan daitezke eta horrela erabakitzen dute zer tailerretan aritu, zer egiten, zenbat denboraz. Ez dago testu-libururik, ez ikasmailarik, ez adin bakoitzean eman beharreko edukirik, ez azterketarik. Eta erabateko adin ...
Kategoriak: Aktualitatea

"Bertsolaritza lotzea sagardotegi edo taberna munduarekin, ez da txarra"

Argia: haria - duela 23 ordu 5 min
Apaizak ardoarekin lotzen diren bezalaxe lotzen dira bertsoa eta sagardoa. Bi mundu ezberdin, baina elkarri oso lotuta daudenak. Hanka bat mundu banatan du Unai Agirrek. Batetik, Euskal Sagardoa jatorri deiturako koordinatzaile gerentea da eta bestetik, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean aritu da. Orbita horretatik irten gabe bildu gara hernaniarrarekin.
Kategoriak: Aktualitatea

Natura eta historia batzen dituen ibilbidea

Argia: haria - duela 23 ordu 5 min
Sagardotegi-plana osa dezakeen proposamen bat ekarri dugu orriotara, Aiako natur parkearen mendebaldeko muturrean barneratzen den ibilbide zirkularra, zailtasun txikikoa eta nahikoa motza (3,7 km). Historian atzera egiteko parada izango dugu, bidean topatuko ditugun arta-mugarri eta trikuharrien altzoan oinez.
Kategoriak: Aktualitatea

Irene Arrarats: "Wittigen pentsamendua feminista delako da unibertsala"

i.elizalde, 2017-06-01

Lisipe bildumaren hirugarren argitaratu berri du Susak: "Pentsamendu heterozuzena". Monique Wittigen saiakera bilduma bat da eta "The Straight Mind" oinarri hartuta itzuli dute.

 
Politika

EH Bildu hezkuntza lege berri baten alde aurkeztu da

n.falagan, 2017-05-24

EH Bildu hezkuntza lege berri baten alde aurkeztu da. Kalitatezko hezkuntza bat bultzatu nahi dute. Hori dela eta, hezkuntza akordio bat luzatu nahi diete Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako jendeari. 

 
Biolentzia

Indarkeriaren biktima ezberdinen testigantzak Nafarroako parlamentuan

b.zarrabeitia, 2017-05-22

Biolentzia politikoa pairatu duten askotariko pertsonen testigantzak jaso ditu Nafarroako parlamentuak. Foro Sozialak egindako lanari esker ETA, GAL, tortura edo dispertsioa pairatu duten pertsonak bildu ziren.

 
Musika

Chris Cornell handiak bere buruaz beste egin du

b.zarrabeitia, 2017-05-19

52 urte zituela, Soundgarden taldeko abeslari zen Chris Cornell-ek bere buruaz beste egin du Detroiten bere azken emanaldia eskaini eta gutxira.

 
Futbola

Eli Ibarra, Iraia Iturregi eta Irune Murua txapeldunen agur zuri-gorria

b.zarrabeitia, 2017-05-19

15 urte eta hainbat titulu eskuratu ondoren, Athletic-eko jokalari diren Eli Ibarrak, Iraia Iturregik eta Irune Muruak. Hirurek taldekide eta Josu Urrutia presidentearen babesa jaso dute Lezaman

 
Futbola

Merezitako omenaldia jaso du Aintzane Encinasek

I.Esnaola, 2017-05-17

13 denboraldi eta 388 partidaren ostean, Realeko kapitaina den Aintzane Encinasek agur esango dio talde txuri-urdinari. Zubietan jokatutako azken norgehiagokan taldekide, zaletu eta aurkarien berotasuna jaso zuen.