Skip to main content

Albisteak

Endikak pil-pilean jarri du Buruz Burukoaren ligaxka

Berria: kirola - ol., 2018-08-17 22:04
Endika Urrutiaren garaipenak pil-pilean jarridu du Buruz Buruko Kutxabank Torneoko ligaxka. 30-26 graitu du Endika Barrenetxea eta emozio handiagoa ez da posible txapelketa nagusian. Ligaxkako bigarren partidua zen eta garaipen honekin lau puntu ditu Saldiaseko atzelariak. Hernaniarrak berriz bakarra lortu du. Lehenengo jardunaldiaren amaieran Uterga eta Endikak launa puntu dituzte, Urrizak bi eta...
Kategoriak: , Aktualitatea

Utergak ezustekoa eman du Urrizaren aurka

Berria: kirola - ol., 2018-08-17 21:51
Buruz burukoaren lehenengo partidua ezusteko handi batekin hasi da. Utergak 30-27 garaitu du Urriza eta lehenengo lau puntuak batu ditu. Urrizak bi lortu ditu 27 eta 29 tanto artean egin bait zituen. Urrizak lau urte zeramatzan partidurik galdu gabe txapelketa nagusian eta Utergak aurreikuspen guztiak hautsi ditu. Partidua oso leiatua izan zen, 70 minutuko iraupena izan zuen, eta gora beherak ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Eraso sexisten aurkako mobilizazio jendetsua egin dute Donostian

naiz.info - ol., 2018-08-17 21:07
Jendetza bildu da Donostian, mugimendu feministak eta Piratek deituta, adingabeko batek salatutako bortxaketari eta aurreko egunetan izandako eraso sexistei erantzuteko. Bortxaketarengatik atxilotuta dauden bi gazteak Adingabeen Fiskaltzaren esku utzi dituzte. 
Kategoriak: Aktualitatea

Berriro ireki dituzte Maravillasen ateak

Berria: gizartea - ol., 2018-08-17 19:17
Gazteluko plazan ehunka eta ehunka herritar bildu dira arratsaldeko seietan. Jasotako elkartasuna eskertu dute Maravillaseko kideek, eta kalejiran abiatu dira Alde Zaharreko kaleetatik, Gaztetxe bat, auzo bat. Maravillas herriarentzat lelopean. Kalejiraren ibilbidean, Espainiako Polizia mobilizazioa eteten saiatu da, eta protestan ari direnek eserialdi bat egin dute San Nikolas kalean. Tentsio ...
Kategoriak: Aktualitatea

Ehunka lagun bildu dira Iruñean Maravillas gaztetxeari babesa ematera

Berria: gizartea - ol., 2018-08-17 19:17
Maravillas gaztetxeari babesa adierazten ari zaizkio dozenaka pertsona Iruñeko kaleetan. 18:00etan herri batzarra egin dute gaztetxeko kideek Gaztelu plazan, eta erantzun sendoa izan du deialdiak: ehunka lagun agertu dira. Ondoren, manifestazioan joan dira, Gaztetxe bat, auzo bat. Maravillas herriarentzat lelopean. Alde Zaharren, mobilizazioa mozten saiatu da Espainiako Polizia, etaa eserialdi ...
Kategoriak: Aktualitatea

Bortxatu egin dutela salatu du adingabe batek Donostian

Berria: gizartea - ol., 2018-08-17 17:39
Neska gazte batek salatu du bart gauean bortxatu egin dutela Donostiako Gros auzoan. Gertatutakoa ikertzen ari da Udaltzaingoa, eta hiru mutil gazte atxilotu ditu, bi adingabeak. Atxilotuetako bat, dena den, aske utzi dute handik ordu gutxira. Gazteetako bati lapurreta egitea ere egotzi diote, eta salatzailearen hainbat objektu aurkitu dizkiote. Udal zerbitzuek jakinarazi dutenez, Udaltzaingoa ...
Kategoriak: Aktualitatea

Ezagutzera eman dituzte Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatuko diren film guztiak

naiz.info - ol., 2018-08-17 17:35
Zinemaldiaren 66. edizioa hasteko hilabete falta delarik, ezagutzera eman dituzte Sail Ofizialean urrezko maskorra lortzeko lehiatuko diren azken sei filmak: Louis Garrel frantziarraren ‘L'homme fidèle / A Faithful Man’, Liu Jie txinatarraren ‘Bao bei er / Baby’, Brillante Mendoza filipinarraren ‘The Right to Kill’, Peter Strickland britainiarraren ...
Kategoriak: Aktualitatea

Geroa Bai: "Legeak hala agintzen zuelako hustu dute gaztetxea"

Berria: gizartea - ol., 2018-08-17 17:10
Geroa Baik oharra plazaratu du hustu izana defendatzeko, eta argudiatu du "gizartearen ondasun bat berreskuratzeko eta legeak hala agindurik" erabaki dutela eraikina hustea. Alderdiak gogorarazi du Uxue Barkos presidentearekin "biltzeko aukera" eskaini zitzaiela gaztetxeko kideei, eta uko egin ziotela. "Gatazka edozein dela ere, irtenbidea hitz eginez lortu behar da, betiere bi aldeen borondaterik...
Kategoriak: Aktualitatea

Castejongo abeltzain bat larri dago, zezen batek harrapatuta

Berria: ekonomia - ol., 2018-08-17 16:28
Castejongo (Nafarroa) langile bat larri zauritu da gaur, zezen bat kamioi barrura sartu nahian ari zela. Behargina zaldi gainean zebilen beste zezen bat agertu eta hainbat alditan adarkatu duenean. Istripua Rincon de Sotoko (Errioxa) lursail batean gertatu da, bertan egiten baitzuen lan. Gizonezkoa Calahorrako ospitalera eraman dute helikopteroz, baina zaurien larritasuna ikusita, Nafarroako ...
Kategoriak: Aktualitatea
Hezkuntza

Bastidan ospatu berri da Araba Euskaraz, Arabako ikastolen aldeko jaia

n.falagan, 2017-06-20

Bastidan ospatu da 2017ko Araba euskaraz, non azkenengo urteotan euskararen erabilera nabari igo den. Familiak, gazteak, euskaldun berriak nahiz zaharrak egon dira. Giro anitza eta aberatsa nagusiu da.

 

Lointek Gernika lehen aldiz Eurocup-ean arituko da

j.zabala, 2017-06-20

Lointek Gernika saskibaloi taldeko neskak Eurocupean arituko dira irailetik aurrera. Gaur etapa berri horren datuak aurkeztu dituzte prentsaurrekoan. Bertan izan dira Gerardo Candina Gernika KESBeko presidentea eta Mario López entrenatzailea, María Uribe Gernikako alkateordea eta Javier Loroño Lointek enpresako babeslea. 

 
Gobernua

Bilboko legegintzaldiaren erdirako gobernuaren balorazioa, EH Bilduren eskutik

a.garay, 2017-06-20

Bi urte pasa dira legegintzaldia hasi zenetik eta Bilboko EH Bilduko bozeramailarearen, Aitziber Ibaibarriagaren ustez, “gobernua krisialdian” dago. Kezkatuta agertzen dira, izan ere egoera ezegonkorraren atzean hiritarrak daude.

 
Gizartea

ELAk "indarberritzeko" kongresua hasi du

j.zabala, 2017-06-15

Gaur eman diote hasiera ELAko 14. Kongresuari. Gaur eta bihar bitartean 736 ordezkari sindikal bilduko dira Bilboko Euskalduna Jauregian, auzken kongresutik hona egindako lanaren inguruan hausnartu eta hurrengo lau urteetarako Batzorde Eragilea aukeratzeko.

 
Kultura

%100 Basque, Itxaro Bordaren eleberria irakurri dute 400 lagun inguruk

n.falagan, 2017-06-09

Urtero legez, Bilbo Zaharra euskaltegiak Klasikoen irakurketa jarraitua antolatu du Arriaga Antzokian. 400 lagunek hartu dute parte euskara eta irakurzaletasuna lotzen dituen ekitaldian.  

 
Herri mugimendua

Sakabanaketaren aurka: "0km" kanpaina aurkeztu du Sarek

n.falagan, 2017-06-07

Ekainaren 17an Sarek mobilizazioa egingo du Donostian. Horrekin batera, dispertsioaren aurkako "0km" ekinbidea aurkeztu dute.