Skip to main content
bannerra

Albisteak

20 urteko gizon bat espetxeratu dute, Miarritzen emakume bat bortxatzeagatik

Berria: gizartea - duela ordu 1 44 min
Azaroaren 17an gertatu zen bortxaketa, Frantziako Poliziak egindako ikerketaren arabera. 20 urteko neska gazte bat parrandan zebilen Baionan, eta goizaldeko ordubiak aldera taberna batetik irten zen, mozkortuta. Lagun batek Miarritzera joateko autobusa hartzera lagundu zuen, han bizi baita emakumea. Autobusa hartu ostean, baina, emakumea ez zen gai bere kasa oinez irteteko, eta bere adiskideari ...
Kategoriak: Aktualitatea

Asparrenean hilda agertu den emakumearen ustezko hiltzailea espetxeratu dute

Berria: gizartea - duela ordu 1 45 min
Hilketaren susmagarri nagusia 41 urteko gizonezko kamioi gidari bat da. Jaengo Bailen herrian (Andaluzia, Espainia) atzeman zuen, atzo, poliziak. Haren kontrako Europako atxilotze agindua zuen emana Alemaniako poliziak. Asparrenean (Araba) aurkitu zuten Sophia Losche 28 urteko emakume alemaniarraren gorpua, atzo, gasolindegi baten ondoan. Gorpua Gasteizko auzitegi medikuntzako zerbitzura eraman...
Kategoriak: Aktualitatea

Asparrenean hilda agertu den emakumearen gorpua erretzen saiatu zen haren usteko hiltzailea

Berria: gizartea - duela ordu 1 45 min
Asparrenean (Araba) aurkitu zuten Sophia Losche 28 urteko emakume alemaniarraren gorpua, atzo, gasolindegi baten ondoan. Gorpua Gasteizko auzitegi medikuntzako zerbitzura eraman zuten, indarkeria zantzuekin. Gaur jakin da Loscheren ustezko hiltzailea gorpua erretzen saiatu zela. Hilketaren susmagarri nagusia 41 urteko gizonezkoa da. Guardia Zibilak atxilotu zuen, atzo, Jaenen (Andaluzia, ...
Kategoriak: Aktualitatea

Torrak iritziz aldatu eta Mediterraneoko Jokoen irekierara joatea erabaki du

Berria: mundua - duela ordu 1 46 min
Mediterraneko Jokoetako irekiera ez zela joango adierazi arren, azkenean, ekitaldian parte hartuko du Quim Torra Kataluniako presidenteak. Bertan izango da Felipe Borboikoa Espainiako erregea ere. Elkarrekin egingo dute topo Torrak eta Espainiako erregeak, lehenengoa Kataluniako presidente denetik. Hainbat egunetan hausnartu ondorengo erabakia izan da, eta azken orduan moldatutakoa. Torrak ...
Kategoriak: Aktualitatea

Torrak planto egingo dio Espainiako erregeari, Mediterraneoko Jokoen irekieran

Berria: mundua - duela ordu 1 46 min
Mediterraneko Jokoetako irekieran elkartuko zirela aurreikusten zuen protokoloak, baina, azkenean, Quim Torra Kataluniako presidentea eta Felipe Borboikoa Espainiako erregea ez dira elkartuko ekitaldi ofizialean. Torrak irekierara ez joatea erabaki du. Hainbat egunetan hausnartu ondorengo erabakia izan da. Torrak Generalitateko kontseilariekin eta Carles Puigdemont Kataluniako presidente ...
Kategoriak: Aktualitatea

Urak dakarrena

Alea.eus - duela 2 ordu 26 min
"Porturatze irudiak ikusi genituenean hobeagoak sentitu ginen, omisio bekatutik askeago".
Kategoriak: Aktualitatea

Urtebetean ikur frankistak erretiratzen ez dituzten Nafarroako udalek isuna jasoko dute

Argia: haria - duela 2 ordu 47 min
Eremu publikoetatik ikur frankistak kentzen ez dituztenak zigortuko ditu Nafarroako Gobernuak. Legeak 2.000 eta 150.000 euro arteko isunak aurreikusten ditu urtebeteko epean sinbolo edo aipu frankistak kentzen ez dituztenentzat.
Kategoriak: Aktualitatea

Etxebarria parkean ospatuko dute San Juan gaua Bilboko konpartsek

naiz.info - duela 2 ordu 52 min
Bilboko konparsek Etxebarria parkean ospatuko dute San Juan gaua. Dantza, musika, txokolatea edo Akelarre Foc erakustaldiarekin gozatzeko aukera izango da. Aldi berean, Bilboko hainbat auzotan ere suak piztuko dituzte larunbat iluntzean.
Kategoriak: Aktualitatea

Anari Alberdik Adarra Saria jaso du

Argia: haria - duela 2 ordu 56 min
Musika munduan egin duen kalitatezko ibilbidea aitortuz Adarra Saria eman dio Donostia Kulturak ostegunean.
Kategoriak: Aktualitatea

"Beldur dira eskuetan lehertuko ote zaien 'bonba' hau"

Alea.eus - duela 3 ordu 3 min
Bide judiziala alboratu eta bide zientifikoa zabaltzeko eskaria egin du berriz ere Iruña-Veleia Argitu plataformak. Datazio-teknika modernoak erabilita, auzia "behin-betiko" argitu daitekeela uste du Juan Martin Elexpuruk, eta "kearen gainean" eraikitako hainbat hipotesi bertan behera gera daitezkeela.
Kategoriak: Aktualitatea

Biktimarengandik 500 kilometrotara bizi direlako utziko dituzte aske sanferminetako erasotzaileak

Argia: haria - duela 3 ordu 9 min
"Biktimaren sosegua" bermatu daiteke, "horren larriak ez diren beste neurri batzuekin", epaitegiaren autoaren arabera, eta horregatik utzi ditu libre talde bortxaketan parte hartu zuten gizonak.
Kategoriak: Aktualitatea

"Auziak sortu duen harriduraren isla: funtzionario eta guardia zibil batzuek ere elkartasuna adierazi didate"

Argia: haria - duela 3 ordu 10 min
Altsasuko auziagatik kartzelan behin-behinean preso 19 hilabete darama Jokin Unamuno Goikoetxeak. Estremerako espetxetik erantzun du Guaixe astekariak bidalitako galdetegia. Epaia jakin berritan, baina fiskaltzaren helegitearen eta Iruñeko manifestazioaren berri ez zituela.
Kategoriak: Aktualitatea

Autodeterminazio erreferendumerako legea aurkeztu dute Kataluniako Parlamentuan.

a.ortega, 2017-07-05

Urriaren 1eko galdeketa nazioarteko legedian oinarritu dute, eta Espainiak autodeterminazio eskubidea biltzen duten hitzarmenak sinatu izana du helduleku juridikotzat.

Gabriela Serra Cup alderdiko diputatuak adierazi du emaitza ezezkoa bada hauteskundeak deituko dituztela, baiezkoa gailentzen bada, berriz, Kataluniako Errepublika eratzeko prozesua abian jarriko dutela. 

Marta Rovira Junts Pel Si alderdiko bozeramailearen arabera, juridikoki autodeterminaziorako eskubidea dugula adierazten du legeak. Xavier García PPko kideak, bestalde, esan du legearena "probokazio hutsa" dela, eta autonomia kentzea besterik ez dutela nahi.

Neus Munté Generalitateko bozeramailearen ustez, "arazo" bat duena Espainiako gobernua da, "ez delako ausartzen demokrazia arazo bati aurre egiten".

 

 

Uztailaren 31ra arte luzatuko dute greba Bizkaiko Zahar Egoitzetako langileek

a.ortega, 2017-07-04

200 greba egun baino gehiago daramatzate Bizkaiko Zahar Egoitzetako langileek. Berriki, greba uztailaren 31ra arte luzatzea erabaki dute, lan baldintza duinak aldarrikatzeko.

 
Emakumea

Alarde parekidea Irun

a.ortega, 2017-07-03

Txalo artean jaso du Irungo alarde parekideko Inma Landa jeneralak bandera, Joxe Diez Irungo Udaleko EH Bilduko zinegotziaren eskutik. 10:30ak aldera eman diote hasiera, eta adierazi dutenez, 1.300 pertsona inguru izan dira babesa eskaintzen.

Instituzioetako hainbat ordezkari ere bertaratu dira alarde parekidera, besteak beste, Denis Itxaso Gipuzkoako Kultura Diputatua, Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkidea, Manu Lezertua Arartekoa eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria. Iriartek adierazi duenez, bestalde, bertan izan behar ziren beste hainbat ordezkari ere: "Hemen egon beharko lukete Iñigo Urkullu lehendakaria, Irungo alkatea eta Gipuzkoako ahaldun nagusia".

Alarde tradizionalari dagokionez, goizean goiz hasi da, 7:45ak aldera. Bertan izan dira harrera egiten Irungo alkatea, Javier de Andres Espainiako Gobernuaren ordezkaria eta PSE-EE, EAJ, Si Se Puede Irun eta PPko kideak. 

 

 

 
Jaiak

Bilboko Aste Nagusia iragartzeko kartel irabazlea aurkeztu du epaimahaiak

a.ortega, 2017-06-27

Bilboko Aste Nagusia iragartzeko kartel irabazlea aurkeztu du epaimahaiak.  Alfonso Fernandez de Nograro bilbotarra da egilea, eta "Mari eta Bali" izena jarri dio bere sorkuntzari

 
Musika

Adarra Saria jaso du Fermin Muguruza musikariak

a.ortega, 2017-06-26

Fermin Muguruzak Adarra Saria jaso du Donostian. Victoria Eugenia antzokia dantzan jartzeaz gain, Euskal Herriko gaztetxeak omendu ditu Eneko Goia alkatearen aurrean, bereziki eraitsitako Kortxoenea eta Le Bukowski aretoa. 

 
Jaiak

Amaral, Antonio Orozco, El Consorcio BOSarekin batera eta Zea Mays izango dira Bilboko Aste Nagusian

n.falagan, 2017-06-21

Hauek dira Bilboko Udalak aurreratutako izen batzuk. Hala ere, Aste Nagusiko programazioa osatzen dabiltzate, eta dioten arabera, 300 jarduera baino gehiago antolatzeko helburu dute.