Skip to main content
bannerra

Albisteak

Euskal presoen eskabideak "blokeatuta" daudela salatu dute haien abokatuek

Berria: politika - duela ordu 1 3 min
Euskal presoen abokatu Onintza Ostolazak eta Iñaki Zugadik azaldu dute zertan diren euskal presoek aurkezturiko eskabideak. Salatu dute euskal preso ia guztiak -%95 inguru- lehen graduan daudela -preso arrunten kasuan, %2,1 baino ez daude egoera horretan-. Ehun preso inguruk gradua aldatzeko eskaera egin dute, eta denak atzera bota dituzte espetxe bakoitzeko balorazio batzordeak eta Espetxe ...
Kategoriak: Aktualitatea

Eli Etxeberria (LABeko idazkari feminista): «Soldata arrakala gainditzeko borondaterik ez dago»

naiz.info - duela ordu 1 3 min
Hego Euskal Herriko administrazio eta enpresa pribatuetan gizonezko eta emakumezkoen soldaten artean dauden diferentziak aztertzeko ikerketa bat egin du LABek. Eli Etxeberria, idazkari feministak nabarmendu duenez, egun «borondaterik ez dago» soldata arrakala gainditzeko. HEHn, %15,2koa da soldata arrakala, emakumeek 7.700 euro gutxiago irabazten dute bataz beste. «Lan baldintza ...
Kategoriak: Aktualitatea

Artiumen patronatua berritzea eskatu du EH Bilduk

Alea.eus - duela ordu 1 8 min
Artiumeko zuzendaritza berriaren kontratazioan "gardentasuna eta proiektu guztiak argitaratzea" eskatu dute.
Kategoriak: Aktualitatea

Euskal presoen eskabideak "blokatuta" daudela salatu dute haien abokatuek

Berria: politika - duela ordu 1 9 min
Euskal presoen abokatu Onintza Ostolazak eta Iñaki Zugadik azaldu dute zertan diren euskal presoek aurkezturiko eskabideak. Salatu dute euskal preso ia guztiak -%95 inguru- lehen graduan daudela -preso arrunten kasuan %2,1 baino ez daude egoera horretan-. Ehun preso inguruk gradua aldatzeko eskaera egin dute, eta denak atzera bota dituzte espetxe bakoitzeko balorazio batzordeak eta Espetxe ...
Kategoriak: Aktualitatea

Quark: Antartikan urtzen den izotza

naiz.info - duela ordu 1 19 min
Antartikako izotz-geruzak hiru bilioi tona izotz galdu ditu hogeita bost urtetan, eta horrek itsas maila ia zortzi milimetro igotzea eragin du. Eta zortzi milimetro horietatik hiru azken bost urteetan igo dira. Horixe dio izotz-geruzaren gorabeherak ikertzen dituen nazioarteko ikerketa-talde handi batek, IMBIEk, Nature aldizkarian argitaratu duen azterketak.
Kategoriak: Aktualitatea

Sartu txanpona gramolan

Alea.eus - duela ordu 1 26 min
Van Morrison, Joan Jett eta Berri Txarrak, besteak beste, arituko dira oholtza gainean Azkena Rock jaialdian. Orotara, 40 talde ikusteko aukera izango da Mendizabalako zelaietan, ostiraletik larunbatera.
Kategoriak: Aktualitatea

Euskaralai eta Janbattitt Dirassar

naiz.info - duela ordu 1 26 min
IRITZIA- Aurten, ekainaren 10ean izan da Begiraleak elkarteak urtero Donibane Lohizunen antolatzen duen Euskaralai izeneko eguna. Egun honen xedea euskara bultzatzea da, modu goxo eta alegera batez. Hortik datorkio izena. Egun horretan, Maia Muruaga kazetariak jendaurreko elkarrizketa bat egin zion Janbattitt Dirassar kazetari eta idazleari. Begiraleak elkarteak bere liburu berri bat plazaratuko ...
Kategoriak: Aktualitatea

Generalitateko kontselaritza bat okupatu dute CDRek Kataluniako Gobernuak U1eko erreferendumean onartutakoa bete dezan

Argia: haria - duela ordu 1 26 min
Espainiako Estatuaren aginduak ez betetzeko eta errepublika aldarrikatzeko eskatu diote Generalitateari.
Kategoriak: Aktualitatea

'La Manada' auziko herri-akusazioak eta fiskaltzak helegitea jarriko dute

Argia: haria - duela ordu 1 31 min
Herri-akusazio gisa, Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak ‘La Manada’ baldintzapean aske utzi duen autoari helegitea jarriko diote. Fiskaltzak ere asmo berbera agertu du. Epaimahaiak ostegunean emandako autoak arrabotsa eragin du jendartean eta erakundeetan.
Kategoriak: Aktualitatea

"Italian ezkerreko ideologia zuen jendea ere, etorkinen aurka dago egun"

Argia: haria - duela ordu 1 35 min
Italiako ‘Gomorra’ liburu ezagunaren idazlea den Roverto Savianok, bere ustez Italia xenofoboa izatera eraman duten arrazoiak azaldu ditu

'Brexit'-erako akordiorik ezean, Erresuma Batutik joatearekin mehatxu egin du Airbusek

Berria: ekonomia - duela ordu 1 40 min
"Erabaki serioak hartzeko puntura iritsi gara. Ezin dugu une honetako argitasun faltarekin jarraitu". Tom Williams Airbuseko operazio buruzagiak gaur goizean BBCn azaldu ditu konpainiak atzo gauean brexit-aren arriskuei buruz plazaratutako agiriaren nondik norakoak. Agiri horretan, besteak beste, konpainiak adierazi zuen gero eta kezkatuago dagoela brexit-aren prozesuaren aurrerabide faltarekin. ...
Kategoriak: Aktualitatea

'Fariña' berriz salgai: liburua bahitzeko agindu zuen auzitegi espainiar berak baimena eman du orain

Argia: haria - duela ordu 1 46 min
Madrilgo Probintzia Auzitegiak otsail honetan agindu zuen  Nacho Carretero kazetari galiziarraren Fariña liburua bahitzeko, PPko alkate ohi batek narkotrafikoarekin izandako harremanaren berri ematen zuelako. Ia lau hilabete geroago, epaitegi berak kendu egin du liburuaren aurkako kautelazko neurri hori eta berriz ere liburu-dendetan saldu ahal izango da.
Kategoriak: Aktualitatea

Orio eta San Juan Kontxan nagusi

m.castelo, 2017-09-11

 
Kultura

Elias Kerejeta zine eskolak urrian zabalduko ditu ateak

B.Gartzia, 2017-07-11

Elias Kerejeta zine eskolak urrian zabalduko ditu ateak Tabakaleran.

 
Gizartea

Lau pertsona zauritu dira Larrabetzuko gurutze frankista eraisten ari zirela

a.ortega, 2017-07-11

Gaztelumendi tontorrean zegoen gurutze frankista eraitsi du Larrabetzuko Udalak uztailaren 10ean. Harrizko dorrea espero ez zen aldera jausi eta lau zauritu eragin ditu; bi gizon eta 60 urte inguruko bi emakume. Udalak aditzera eman duenez, “beharrezko segurtasun neurriak” bete ditu, eta gertatutakoa aztertuko dute teknikari eta arduradunek.

Erregimen frankistak eraiki zuen gurutzea 1938an, bere hildakoen omenez. Dorrearen egoera nahiko arriskutsua zela adierazi du Larrabetzuko Udalak, urteetan jendeak harriak kendu baititu bertatik. Apirilaren 26an erabaki zuen eraistea, azaldu duenez, bere tokian nazionalen aurka borrokatu zuten gudarien omenezko plaka bat jarriko dute.

 
Herri mugimendua

Udako Kalera Martxa egingo dute uztailaren 20tik 27ra bitartean, preso, deportatu eta iheslarien alde

a.ortega, 2017-07-11

‘Kalera Kalera’ dinamikak antolatu du martxa, bi helbururekin; “Euskal errepresaliatu guztiak Euskal Herriko kaleetara ekartzea eta jai giroaz gozatzea”. Gernikan (Bizkaia) emango diote hasiera, uztailaren 20an, eta Lakuntzan (Nafarroa) amaituko da, uztailaren 27an.

Antolatzaileen iritziz, presoen kaleratzeak “lehentasuna” du, eta azaldu dutenez, prest daude kaleratze horrek nolakoa izan behar duen adosteko. Hala ere, mobilizazioa ere “beharrezkoa” dela esan dute. Horren baitan kokatu dute Udako Kalera Martxa.

 
Futbola

Martxan da Reala

a.ortega, 2017-07-07

Talde txuri-urdinara Europan arituko da denboraldi honetan eta iazko joko eta emaitza onei eutsi nahi die Eusebioren taldeak. Hiru lehiaketetan itxura ona eman nahi dute gipuzkoarrek, etxeko jokalariak ardatz hartuta. Nobedade nagusiak, Diego Llorenteren fitxakete eta Yuriren irteera. 

 

Oinez Txokoan ere txupinazoa bota dute Pirritx eta Porrotxek

a.ortega, 2017-07-06

Oinez Txokoan ere txupinazoa bota dute Pirritx eta Porrotxek