Skip to main content

Albisteak

Animoak eman aurrera jarraitzeko

naiz.info - duela ordu 1 45 min
Saioa Dominguez eta Zorion Egileorrekin izan gara gaur, beraiek dira aurten Bilboko Txupinera eta Pregoilaria. Hain zuzen Egileorrek eman zuen mezua Herri Irratitik, jendea biltzeko manifestazio batera, jai herrikoi batzuk bultzatzeko. Dela 41 urte gertatu zen hori. Larunbatean hasiko da Bilboko Aste Nagusia, eta urduritasun puntua ere badute Dominguezek eta Egileorrek. Mari Jaiaren etorreran zer ...
Kategoriak: Aktualitatea

Su hartu du Tolosako lantegi batek

Berria: ekonomia - duela 2 ordu 28 min
Suhiltzaileek 19:00ak baino lehentxoago jaso dute abisua, eta berehala joan dira bertara. Inguruko eskualdeetako suhiltzaileak bidali dituzte larrialdi zerbitzuek. Sutea Tolosako enpresa batean! @naiz_info @berria

Ezagutzen duzu LaBorda etxe kooperatiba proiektua?

naiz.info - duela 3 ordu 4 min
Bartzelonako LaBorda etxe kooperatiban laster hasiko da jendea bizitzen. Bartzelonako Sants auzoko proiektu aitzindari hau 2016an hasi ziren eraikitzen, auzoko behar komun batetik abiatuta: etxebizitzen garestitzearen ondorioz gazteaz ezin ziren auzoan bizi. Nazioarteko hainbat eredu aztertu eta gero aurkitu zuten eredua  etxebizitza kooperatiba erabilera lagapeneko erregimenean. Amaia ...
Kategoriak: Aktualitatea

Entzuten dugun musikak badu erlaziorik jaten dugunarekin?

naiz.info - duela 3 ordu 48 min
Zerikua badu entzuten dugun musikak jaten dugunarekin? Galdera horri erantzun dio Nerea Segura nutrizionistak, eta erantzuna da bai. Musika klasikoa, funkya edo metala...zer eragiten digu bakoitzak? Zer jan nahi dugu musika bat edo bertze aditzerakoan? Adibidez, musika klasikoa dagoen jatetxe batean, karta emanez gero garestiena edo sofistikatuena aukeratuko dugu...
Kategoriak: Aktualitatea

Iruñeko Alde Zaharreko dozenaka auzokidek eta eragilek Maravillas gaztetxea babestu dute

Berria: gizartea - duela 4 ordu 35 min
Tentsio egunak izaten ari dira Iruñeko Alde Zaharrean, Maravillas gaztetxearen kaleratze arriskua dela eta. Horren aurrean, Iruñeko Alde Zaharreko bizilagunek eta hamaika kolektibok, batzar baten ostean, elkarretaratzea egin dute Nafarroako Artxiboen parean. Agerraldia egiteko arrazoia "gaztetxearen kaleratze aukerak sortutako kezka" izan dela azaldu du Ander Perez auzokideak. Agerraldian ...
Kategoriak: Aktualitatea

Austriak asiloa ukatu dio gazte bati "homosexualengan ohikoak ez diren jarrerak izateagatik"

Berria: mundua - duela 4 ordu 35 min
Hautsak harrotu ditu Austrian eta inguruko herrialdeetan Falter aldizkariak zabaldutako berri batek: Austriak asiloa ukatu dio 18 urteko gazte bati, jarrera ez omen duelako "nahikoa homosexuala". Gazteak Austrian egin zuen asilo eskaera, Afganistanen jazarria izan daitekeelako bere sexu joera dela eta. Afganistanen, delitu larria da homosexualitatea, eta heriotzarekin zigortzen dute. Austriak, ...
Kategoriak: Aktualitatea

Aretha Franklin zendu da, soularen erregina

Berria: kultura - duela 5 ordu 3 min
Astelehenean zabaldu zen larri zegoela kantari estatubatuarra, eta ostegun arratsaldean iritsi da haren heriotzaren berria. Aretha Franklinek 76 urte zituen, eta Detroiteko bere etxean eman du azken hatsa. 1942. urtean Memphisen jaio, eta 1950eko hamarkadan sartu zen musikaren munduan. Hemezortzi Grammy sari irabazi zituen, eta 75 milioi album saldu zituen bere karrera osoan. Azken kontzertua ...
Kategoriak: Aktualitatea

EH Bilduk azalpenak eskatu ditu Zabalgarbi inguruko kutsaduragatik

Berria: gizartea - duela 5 ordu 34 min
Alba Fatuarte EH Bilduko zinegotziak azalpenak eskatu dizkie Asier Abaunza Bilboko Hiri Jasangarritasunaren eta Garapenerako Politiken zinegotziari eta Ines Ibañez de Maeztu Mugikortasun eta Jasangarritasun zinegotziari. Agerraldi bat egitea galdegin die, Zabalgarbi inguruan pilatzen ari diren metal astunen inguruan azalpenak emateko.

Bizkaiko Pentsiodunen Elkarteak dio ez duela "atzera egingo"

Berria: ekonomia - duela 5 ordu 34 min
"Pentsionistak aurrera" oihuen artean eman du Bizkaiko Pentsiodunen Elkarteak Bilboko Aste Nagusian egingo duen manifestazioaren berri: belaunaldien arteko mobilizazio bat izatea espero dute, eta pertsona oro deitu dute familiarekin eta lagunekin batera bildu eta pentsio duinak eskatzera. Francisco Barbadillo eta Eguzkiñe Uriondok hartu dute hitza elkartearen izenean, eta ohartarazi dute ez ...
Kategoriak: Aktualitatea

Herrikoitasuna eta bertutea

Berria: kultura - duela 5 ordu 44 min
Aspaldian Aretharekin sobera gogoratu gabe... Abuztuaren 5ean BERRIAn argitaratutako elkarrizketa Iñaki Añuari: "Aretha Franklin da Gasteizko jazzaldira ekarri nahi eta ezin izandako artista bakarra". Airez nahiz itsasoz bidaiatzeko beldurrak. Eta, egun gutxiren buruan, sarean irakurria: "Gravely ill". Eta segituan hil. Soularen profeta nagusien artean ahotsik sendoena. C.L. Franklin ...
Kategoriak: Aktualitatea
Artea

Fantrobia saria eman diote Paul Urkijori

j.jubera, 2018-05-10

Fantrobi saria eman diote Paul Urkijo zinemagile Gasteiztarrari. Errementari, bere azken filma, eta fantasiazko generoan izandako ibilbide oparoarengatik eman diote saria, FANT Bilboko zinemaldi fantastikoaren 24. edizioan.

 

Gorka Knorr

a.ortega, 2017-09-29

Gorka Knorr-ekin izan gara eta zenbait titular utzi dizkigu, besteak beste, Euskal Herrian, alderdiek zirt edo zart egin beharko dutela, eta erabaki estatus berri baterantz bidea egingo duten, ala batzordeak osatzen segituko duten. Eusko Alkartasunako legebiltzarkide ohiaren iritziz, azken bide horrek ez dauka etorkizunik.

 

Gure Esku Dagok manifestazioa deitu du irailaren 30ean Bilbon

a.ortega, 2017-09-29

Espainiako Estatuak Katalunian ezarritako “de faktozko salbuespen egoera”-ren aurrean, Gure Esku Dagok manifestazioa deitu du larunbatean Bilbon. Mobilizazioa, 17:30ean abiatuko da Kasillatik, “Demokrazia, erabakitzeko askatasuna” lemapean. Martxak, EAJ, EH Bildu, ANC Euskal Herria eta Independentistak sarearen babesa jaso du dagoeneko. Antolatzaileak atxikimendu gehiago bilduko dituzte hurrengo orduetan, bai eremu politikoan baita sindikal zein sozialean ere.

 

Bartzelonatik: CUP-en ekitaldia erreferendumaren kanpainan

a.ortega, 2017-09-29

Kanpainako azken ekitaldia egin du CUP alderdiak, Bartzelonan. Kataluniaren norabidea aldatzeko aukeratzat jo dute independentzia: Frankismoarekin behingoz hautsi, eta herri libre eta duina eraikitzeko aukeratzat. 

 

Ikasle greba Katalunian

a.ortega, 2017-09-29

Milaka eta milaka ikasle irten dira Bartzelonako kaleetara mobilizatzera. Bertan gara zuzenean emititzen!